Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Hondarribian izango dira abenduaren 16an, orkestrarekin
25 urte bete dituzte aurten Pirritx eta Porrotx pailazoek eta hain zenbaki borobila ospatzeko grabaketa berezia egin dute, formato sinfonikoan. Horretarako, mende laurdenez Euskal Herriko hamarnaka herrietan abestu izan dituzten doinu gogokoenak orkest...
25 urte bete dituzte aurten Pirritx eta Porrotx pailazoek eta hain zenbaki borobila ospatzeko grabaketa berezia egin dute, formato sinfonikoan. Horretarako, mende laurdenez Euskal Herriko hamarnaka herrietan abestu izan dituzten doinu gogokoenak orkestrarako moldatu eta grabatu dituzte.
Katxiporretatik esan dutenez, aurtengoa ez urte arrunta izaten ari da Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsentzat: “urte berezia da aurtengoa. Hogeita bost urte igaro dira jada sudur gorriak eta zapata handiak jantzi eta herriz herri euskara eta alaitasuna zabaltzen hasi zirenetik. Urte hauetan guztietan, taldearen kultur emaria oso zabala izan da. Ugariak dira hainbat elkarterekin egindako elkarlanak ere. 25 urteko jarduna eta bizitako abenturak ospatzeko disko sinfonikoa grabatu dute pailazoek, urte hauetan bildutako abestien artean aukeratutakoekin osatua”.
Pailazoen disko guztietan bezala, hamaika kolaborazio izan dituzte baina 25. urteurreneko diskorako Donostiako Orfei txiki eta gaztearen eta Xabier Zabalak zuzenduriko orkestra sinfonikoa aipagarriak dira.
Larunbat honetan aurkeztuko dute disko berria, Lasarteko Vila Mirentxun, baina dagoeneko lehen emanaldien zerrenda ezagutzera eman dute. Hala, abenduaren 16an Hondarribian izango dira, Hondartza kiroldegian.