
Trintxer elkarteak mende laurdena beteko du datorren urtean, eta ospakizunak prestatzeko asmoz, batzorde bat eratu dute ekitaldiak antolatzeko asmoz. Ostegun honetan, hilaren 15ean, bilera egingo dute elkartean bertan, 19:30etik aurrera. Urteurrenerako...

Errenteriako Udalak ekintza kulturalei eta gazteei eta hezkuntzari bideratutakoei dagozkien diru laguntzen berri eman du. Hain zuzen, abenduaren 31ra arte eska daitezke datorren urtera begira arlo horiei dagozkien diru laguntzak. Hiru deialdien oinarri...

Asteburu honetan egingo du Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Itzuliaren azkeneko etapa. Pasa den hilean egin behar zuten, baina eguraldi txarra dela eta, bertan behera utzi zuten. Bederatzigarren etapak —eguraldiak uzten badu— Larrañeko mendat...

Aurrekontuen parte hartze prozesua hasiko dute gaur Auzo guztietan egingo ditu batzarrak udalak, eta Iturriotzen hasiko dira gaur; abenduaren 12an, azken batzarra 2013ko aurrekontuak prestatzen hasi da udala eta, iaz bezala, herritarrekin batzarrak egingo ditu. «Udalaren egoera aurkeztu eta herritarren iritziak, proposamenak eta beharrak jasotzeko» parte hartze prozesua gaur hasiko dute, Iturriotzen. Auzo guztietatik pasatzea da udalaren asmoa. Eta auzo batzar horietan hiru gai landuko dituzte: «2013ko tasen eta zergen inguruko aurkezpen laburra; udalaren egoera ekonomiko orokorraren berri ematea eta udalaren aurrekontu proposamena aurkeztea; eta auzolanaren balorazioa eta auzoetako premiak biltzea». Auzotarrekin ez ezik, eragileekin ere bilduko da udala, «kulturgintzaren, kirol elkarteen, euskalgintzaren, gazteen, gizarte kontseiluaren eta baserritarren ahotsa jasotzeko» (Hemen ikus daiteke egutegi osoa, eta behean auzoetako bileren egutegia). Auzoetako erronda azaroaren 13tik abenduaren 4ra egingo dute, «baina aurrekontuen prozesua ez da hor bukatuko». Ondoren, auzo eta eragileekin egindako bileretan jasotakoa eta oposizioak egindako ekarpenak aztertuko ditu Ogasun Batzordeak, «aurrekontu proposamen berria egiteko». Abenduaren 12an, herri batzarrean, aurkeztuko dute proposamen hori «eta ondoren, Udalbatzak onartuko du». Auzoetako bilerak Iturriotz. Gaur, hilaren 13a. Iturri Berri elkartean, 19:30ean. Ugaldetxo. Bihar, hilaren 14a. Atamitxen, 19:30ean. Ergoien. Hilak 21, asteazkena. Auzokalte elkartean, 20:00etan. Arragua. Hilak 22, osteguna. Aldeguna elkartean, 19:30ean. Karrika. Hilak 28, [...]

Hezkuntzan egindako murrizketen harira, elkarretaratzea egin zuten joan den ostegunean Elizalde Herri Eskolako hainbat irakasle eta gurasok. Aurtengo lehena izan zen eta euriak ez zuen lagundu, baina hemendik aurrera hilaren azken ostegunetan elkartzek...

Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arloak 10.000 euro banatu ditu esparru horretan lan egiten duten elkarteen artean. Aurten hemezortzi elkartek jaso dute 400 eta 800 euro arteko diru laguntza. Horiez gain, beste bost elkartek 7.600 euro jaso dituzte, diru laguntza izendunen bidez. Maite Pelaez arloko zinegotziak azaldu duenez, urteetan luzatzen diren proiektuak laguntzen saiatzen dira: “Udaletik ezinbestekoa jotzen dugu laguntza hauek ematea. Asoziazio hauek lan bikaina egiten dute, eta gure beharra da laguntzea, oso kontutan hartzekoa da bolondresek egiten duten lana. Behin elkarte bati laguntza eman ondoren, hurrengo urteetan ematen jarraitu behar da, proiektuek urte batzuetarako garapena behar dute eta”. Beheko zerrendan ikus daitezkeenez gain, beste bost elkartek laguntza izenduna jaso dute, urtero bezala: EMEKI Emakume elkarteak 3.000 euro, Caritasek 1.500 euro, Odol Emaileen Elkarteak 1.500 euro, Nagusilan Elkarteak 1.000 euro eta Itsasgizonen Elkarteak 600 euro. Guztira 7.600 euro banatzen ditu udalak diru laguntza izendunen bidez. Gizarte Zerbitzuetako arloak lagundutako proiektuak Ortzadar. Aldizkako laguntza behar duten adimen limitedun pertsonentzat, integrala eta diziplina anitzekoa den arreta eta eskuhartzea. 400 euro. ATECE. Hartutako kalte zerebrala duten pertsonen eta beraien familiakoen erabateko arreta proiektuaren Administrazio programa. 400 euro. Guztion Artean. Etorkinen eta Hondarribiko udalerriko bizilagunen arteko parte hartze eta kultur elkartrukerako proiektua. 600 euro. ADEMGI. Esklerosi [...]