‘Hil arte bizi’ euskarazko antzezlana emango dute larunbatean Itsas Etxean
Larunbatean, hilaren 17an, Txalo Produkzioak-en Hil arte bizi euskarazko antzerki lana taularatuko dute Itsas Etxeko auditoriumean, 19:30ean hasita. Sarrerak dagoenenko salgai daude, 5 euroan, herriko bi turismo bulegoetan (Arma Plaza eta Kirol kaia). Emanaldiaren egunean ere aukera izango da erosteko, Itsas Etxeko lehiatilan, obra hasi baino ordubete lehenagotik. Udaletik aurreratu dutenez, “Hil arte bizi obra tragikomikoa da, heriotzaz hitz egiten duen komedia, eta adiskidetasunaz jardungo den tragedia da. Bizitzeko gogoaz ari den tragikomedia da”. Javier Veigak idatzitako lana da eta Begoña Bilbaok zuzenduta. Aktore hirukotea aski ezaguna da, telebistan zein antzerkian eskarmentu handikoak direlako: Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga. Udaleko Euskara Departamentuak antolatutako ekintza da, Neguko Jardunaldiak programaren barruan. Obra adiskidetasunaren mugen inguruan egiten den hausnarketa bat da, Nacho, Angel eta Maria pertsonaien ingurukoa. Bi gizon eta emakume bat eta jakina… gutxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak… edo ez. Zerbait gertatuko da. Larria izango da beraien adiskidetasuna kolokan jarriko badu. Hala, ikuslearenganako galderak piztea du xedea obrak: Zer egingo zenuke zure bikoteak zure lagun onenarekin alde egingo balu? Biei barkatuko zenieke? Bietako bati? Zeini? Eta heriotza tartean bada… dena ezberdin ikusten da? Edozer barka zenezake maitasunagatik? Eta adiskidetasunagatik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea [...]
Larunbatean, hilaren 17an, Txalo Produkzioak-en Hil arte bizi euskarazko antzerki lana taularatuko dute Itsas Etxeko auditoriumean, 19:30ean hasita. Sarrerak dagoenenko salgai daude, 5 euroan, herriko bi turismo bulegoetan (Arma Plaza eta Kirol kaia). Emanaldiaren egunean ere aukera izango da erosteko, Itsas Etxeko lehiatilan, obra hasi baino ordubete lehenagotik.
Udaletik aurreratu dutenez, “Hil arte bizi obra tragikomikoa da, heriotzaz hitz egiten duen komedia, eta adiskidetasunaz jardungo den tragedia da. Bizitzeko gogoaz ari den tragikomedia da”. Javier Veigak idatzitako lana da eta Begoña Bilbaok zuzenduta. Aktore hirukotea aski ezaguna da, telebistan zein antzerkian eskarmentu handikoak direlako: Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga. Udaleko Euskara Departamentuak antolatutako ekintza da, Neguko Jardunaldiak programaren barruan.
Obra adiskidetasunaren mugen inguruan egiten den hausnarketa bat da, Nacho, Angel eta Maria pertsonaien ingurukoa. Bi gizon eta emakume bat eta jakina… gutxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak… edo ez. Zerbait gertatuko da. Larria izango da beraien adiskidetasuna kolokan jarriko badu.
Hala, ikuslearenganako galderak piztea du xedea obrak: Zer egingo zenuke zure bikoteak zure lagun onenarekin alde egingo balu? Biei barkatuko zenieke? Bietako bati? Zeini? Eta heriotza tartean bada… dena ezberdin ikusten da? Edozer barka zenezake maitasunagatik? Eta adiskidetasunagatik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea da?
Horien guztien erantzuna ezagutzeko aukera izango da larunbat arratsaldean Itsas Etxean.