Geldiezin dabil Irun RT
Irun RTk beste garaipen bat lortu du azken asteburuan, Gaztedi taldearen kontra. Hotza nagusi, Gasteizen lehiatu ziren beltzak eta 17-32ko markagailuarekin gailendu ziren azkenean. Gasteiztarrek aurretik jartzeko aukera eduki zuten partidaren hasierako minutuetan, baina hala ere, ez zuten euren helburua lortu eta 13. minutuan, “joko zikina” iritzita bertako taldeko jokalari bat kaleratu zuen epaileak. Horiek horrela, Irungo taldea jokalari bat gehiagorekin lehiatu zen tarte batean eta horri esker, markagailua estreinatu zuen Irungo taldeak. Hala, beltzen taldetik “partidarik onena” egin ez zutela onartu duten arren, lehen zatiaren azken hamar minutuetan joko hobeagoa egiten hasi eta 3-19ko markagailuarekin iritsi ziren azkenean atsedenaldira. Azken denbora Aldegelatik itzulita Irun RTk goranzko joeran segitzen zuen, baina falta ugari egin zituela eta, epaileak txartel horia atera zion Zelaia jokalariari. Horren ondorioz, jokalari bat gutxiagorekin aritu behar izan zuten irundarrak eta Gaztedik aukera baliatzen jakin zuen 10-26ko markagailua lortuz. Handik aurrera ez zen ezusteko gehiegirik izan, bat ezik. Izan ere, Gaztedik jokalari bat galdu zuen berriz ere falta ugari egin ondoren, eta irundarrek egoera baliatu nahi izan zuten arren, baloia galdu eta gasteiztarren erasoa gelditzeko arazoak eduki zituzten. Hala, 17-26ko markagailua lortu zuten orduan arabarrek. Hala ere, gutxi falta zen partidaren bukaerarako eta azkenean, 17-32 gailendu zen [...]
Irun RTk beste garaipen bat lortu du azken asteburuan, Gaztedi taldearen kontra. Hotza nagusi, Gasteizen lehiatu ziren beltzak eta 17-32ko markagailuarekin gailendu ziren azkenean.
Gasteiztarrek aurretik jartzeko aukera eduki zuten partidaren hasierako minutuetan, baina hala ere, ez zuten euren helburua lortu eta 13. minutuan, “joko zikina” iritzita bertako taldeko jokalari bat kaleratu zuen epaileak.
Horiek horrela, Irungo taldea jokalari bat gehiagorekin lehiatu zen tarte batean eta horri esker, markagailua estreinatu zuen Irungo taldeak. Hala, beltzen taldetik “partidarik onena” egin ez zutela onartu duten arren, lehen zatiaren azken hamar minutuetan joko hobeagoa egiten hasi eta 3-19ko markagailuarekin iritsi ziren azkenean atsedenaldira.
Azken denbora
Aldegelatik itzulita Irun RTk goranzko joeran segitzen zuen, baina falta ugari egin zituela eta, epaileak txartel horia atera zion Zelaia jokalariari. Horren ondorioz, jokalari bat gutxiagorekin aritu behar izan zuten irundarrak eta Gaztedik aukera baliatzen jakin zuen 10-26ko markagailua lortuz.
Handik aurrera ez zen ezusteko gehiegirik izan, bat ezik. Izan ere, Gaztedik jokalari bat galdu zuen berriz ere falta ugari egin ondoren, eta irundarrek egoera baliatu nahi izan zuten arren, baloia galdu eta gasteiztarren erasoa gelditzeko arazoak eduki zituzten. Hala, 17-26ko markagailua lortu zuten orduan arabarrek.
Hala ere, gutxi falta zen partidaren bukaerarako eta azkenean, 17-32 gailendu zen kanpoko taldea.
Datorren jardunaldian atseden hartuko du Irun RTk.