Gazte auzipetuak: “Epaia kondenatzailea izan ala ez, gizartearen babesak absolbituko gaitu”
Helegitea jarri ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren zain daude Errenteria-Oreretako sei gazte. Segiko kide izatea egotzita, sei eta sei urte eta erdiko espetxealdia izan dezakete. Horietako bi kide dira Xabier Lujanbio (Errenteria-Orereta, ...
Helegitea jarri ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren zain daude Errenteria-Oreretako sei gazte. Segiko kide izatea egotzita, sei eta sei urte eta erdiko espetxealdia izan dezakete. Horietako bi kide dira Xabier Lujanbio (Errenteria-Orereta, 1986) eta Arkaitz Anza (Errenteria-Orereta 1986), eta OARSO BIDASOKO HITZA-ri azaldu diote 2008an atxilotu zituztenetik epaia atera zenera arteko prozesuaren inguruan duten ikuspuntua. Orain arte izan duten babesa, eta orain, zehazki, Eleak mugimenduak martxan jarri duen Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpaina ere baloratuko dute, eta zentzu horretan, honakoa adierazi dute: “Epaia kondenatzailea izan ala ez, gizartearen babesak absolbituko gaitu”.
Biharko HITZA-n irakurri ahal izango da elkarrizketa.