G-636 errepidean pantailak jartzeko eskaria egin du udalak
Jose Antonio Santano alkateak G-636 errepidean pantailak jartzeko eskaria helarazi dio aste honetan Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun diputatuari, prentsa ohar batean jakitera eman denez. Errepideak Dunboa auzoa zeharkatzen duen le...
Jose Antonio Santano alkateak G-636 errepidean pantailak jartzeko eskaria helarazi dio aste honetan Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun diputatuari, prentsa ohar batean jakitera eman denez. Errepideak Dunboa auzoa zeharkatzen duen lekuan “pantaila egokiak” jartzea beharrezkoa ikusten du tokiko gobernuak “ibilgailuen etengabeko jarioak eragiten dituen ondorioak murrizteko”.
Udaletik adierazi dutenez, “joan den ekainean udaletik eta Dunboako Auzo Elkartetik egindako eskaera idatziz helarazi zion alkateak Larraitz Ugarteri, gai horri konponbide bat bilatzeko asmoz”. Izan ere, Alkatea auzoetan programaren baitan Santanok hartutako konpromisoetako bat izan zen G-636 errepidearena.
Santanoren arabera, hamarkada bat darama Irungo Udalak eskaera hori egiten eta “zati horretan pantailak jartzeak zarata arintzen izugarri lagunduko lukeela” uste du. “Batazbeste, egunean 20.000 ibilgailu igarotzen baitira gune horretatik”, gaineratu du.