Film labur lehiaketako lehenengo saria, Galiziara
Santi Veigak irabazi du XVII. Errenteria Hiria Film Labur Lehiaketako sari nagusia, El rastrillo se quiere comprometer lanari esker. Igandean eman zituzten sariak Errenteria Hiria Kulturgunean, eta Julen Mendoza alkatearen eskutik 1.000 euroko saria ga...
Santi Veigak irabazi du XVII. Errenteria Hiria Film Labur Lehiaketako sari nagusia, El rastrillo se quiere comprometer lanari esker. Igandean eman zituzten sariak Errenteria Hiria Kulturgunean, eta Julen Mendoza alkatearen eskutik 1.000 euroko saria galiziarrak.
Oarsoaldeko saririk onena Kote Camachok eskuratu zuen La gran carrera lanari esker, eta euskarazko lan onena, berriz, Gregorio Murok Zeinek gehiago iraun lanarekin. Lehenengoak 300 euro poltsikoratu zituen, eta bigarrenak 600 euro. Bestalde, Errenteria-Oreretako lan bakarrak, Andrea Morateren Cara o cruz film laburrak, Publikoaren saria lortu du.
Aurten, guztira, 24 lan aurkeztu dituzte film labur lehiaketara, eta jatorri ezberdinetako egileek parte hartu dute: Irun, Donostia, Madril, Valentzia, Buenos Aires… Lan bakarra izan da Errenteria-Oreretakoa, Andrea Morateren Cara o cruz.
Sari banaketa
- 1. Saria: El rastrillo se quiere comprometer. Santi Veiga.
- Ekoizpen onenaren saria: L’equip Petit. Roger Gomez / Daniel Resines.
- Euskarazko lan onena: Zeinek gehiago iraun. Gregorio Muro.
- Oarsoaldeko lan onena: La gran carrera. Kote Camacho.
- Gazte saria: Ngutu. Daniel Valledor / Felipe del Olmo.
- Publikoaren saria: Cara o cruz. Andrea Morate Ramos.