Atez atekoaren gaineko parte hartze prozesua martxan jarri du udalak
Atez atekoaren gaineko parte hartze prozesua martxan jarri du udalak
Atez atekoaren gaineko parte hartze prozesua atzo jarri zuen martxan udalak. Udal langileekin aritu zen atzo, eta gaur, berriz, taberna, jatetxe eta elkarte gastronomikoekin ariko da informazioa helarazi eta ekarpenak jasotzen, 10:00etatik aurrera, Kultura aretoan. Bihar, berriz, merkatariekin Kultura aretoan eta Altamirako bizilagunekin Altzaten egingo du saioa, 14:30ean eta 18:30ean, hurrenez hurren. Etzi, Kaxkoa-Ijurkori dagokion saioa egingo dute, bestalde, Pasaia- Lezo Lizeoaren eraikin berrian, 18:30etatik aurrera, eta etzidamu erretiratuekin egingo dute. Azken hori Aiton Bordan egingo dute, 15:00etatik aurrera.
Auzoka antolatu baditu ere, bilera guztiak irekiak direla gogorarazi du udalak: “Herritarren batek ezin badu bere auzoko bilerara joan, beste auzo batekoan parte har dezake”.