Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

54.100 euro bideratuko ditu udalak hainbat proiektu diruz laguntzeko

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak 2012. urteko gizarte proiektuen diru laguntzak ezagutarazi zituen atzo. Hiriko hainbat elkartek aurkeztutako proposamenak onartu ditu udalak, eta denera, 54.100 euro bideratuko ditu horietara. Berritasunen artean dago krisiaren eraginez gizarte bazterketa arriskuan bizi direnak laguntzeko proiektuetara zuzendutako diru laguntza. Tokiko gobernuko Gizarte Ongizate arloak 31 proiektu diruz lagunduko dituela jakinarazi zuen atzo. Hala, zenbait esparrutan laguntzeko proiektuak onartu ditu, horien artean: emakumeen eta gizonen arteko parekidetasuna, inmigrazioa, dibertsitatearen kudeaketa, gizarte bazterketa eta osasuna landuko dituztenak. 16.100 euro lau elkarterentzat Nagusilan, Gurutze Gorria, Berpiztu eta Adiskidetuak elkarteek 16.100 euro jasoko dituzte, “hiritarren oinarrizko beharrak asetzeko”. Eskatu duten diru kopuru osoa jasoko dute elkarte horiek. Bestalde, gainontzeko 38.000 euroak 27 proiektu diruz laguntzera bideratuko ditu udalak. Hala, biodibertsitatearen kudeaketarako eta gizarte bazterketa ekiditeko aurkeztutako bederatzi egitasmoek 13.200 euro jasoko dituzte. DYA, Rais edo Caritas izango dira, besteak beste, diru laguntza horren hartzaileak. Horrez gain, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko bost proiektu sustatzeko 14.500 euro bideratu ditu tokiko gobernuak. Horien artean, Argoiak, I-Romi eta Pausumedia taldeenak daude. Aspargik, Aurreratuk eta Ademgik besteak beste aurkeztutako proiektuetarako, 10.300 euro eman ditu udalak.

admin
Bidasoa
2012/11/13
Aurreratu elkarteak osasun esparruko diru laguntza jaso du; irudian, Behe Bidasoko Aurreratu Eguna.

Aurreratu elkarteak osasun esparruko diru laguntza jaso du; irudian, Behe Bidasoko Aurreratu Eguna.

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak 2012. urteko gizarte proiektuen diru laguntzak ezagutarazi zituen atzo. Hiriko hainbat elkartek aurkeztutako proposamenak onartu ditu udalak, eta denera, 54.100 euro bideratuko ditu horietara. Berritasunen artean dago krisiaren eraginez gizarte bazterketa arriskuan bizi direnak laguntzeko proiektuetara zuzendutako diru laguntza.

Tokiko gobernuko Gizarte Ongizate arloak 31 proiektu diruz lagunduko dituela jakinarazi zuen atzo. Hala, zenbait esparrutan laguntzeko proiektuak onartu ditu, horien artean: emakumeen eta gizonen arteko parekidetasuna, inmigrazioa, dibertsitatearen kudeaketa, gizarte bazterketa eta osasuna landuko dituztenak.

16.100 euro lau elkarterentzat
Nagusilan, Gurutze Gorria, Berpiztu eta Adiskidetuak elkarteek 16.100 euro jasoko dituzte, “hiritarren oinarrizko beharrak asetzeko”. Eskatu duten diru kopuru osoa jasoko dute elkarte horiek.

Bestalde, gainontzeko 38.000 euroak 27 proiektu diruz laguntzera bideratuko ditu udalak. Hala, biodibertsitatearen kudeaketarako eta gizarte bazterketa ekiditeko aurkeztutako bederatzi egitasmoek 13.200 euro jasoko dituzte. DYA, Rais edo Caritas izango dira, besteak beste, diru laguntza horren hartzaileak.

Horrez gain, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko bost proiektu sustatzeko 14.500 euro bideratu ditu tokiko gobernuak. Horien artean, Argoiak, I-Romi eta Pausumedia taldeenak daude.

Aspargik, Aurreratuk eta Ademgik besteak beste aurkeztutako proiektuetarako, 10.300 euro eman ditu udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.