Segurtasuna bermatze aldera, neurriak hartuko dira hiriko zenbait puntuetan
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Hiri Debekatuaren Mapak aurreikusitako 42 puntu beltzak direla eta, Irungo hainbat lekuetan neurriak hartuko dira. Emakumeei segurtasun falta eragiten dieten lekuak dira mapak bildutakoak. Oraingoan argizteria hobetzeko neurriak hartuko dira ondoko puntuetan: Renfe geltokiko eskaileretan, Portu plaza eta Cesar Figerido kaleak lotzen dituen eskaileretan, eta Zelaiburuko eta Artaleku kiroldegiko eskaileretan. Irungo Udaleko ordezkariek Hiri Debekatuaren Maparen baitan orain arte hartutako neurriak ere gogora ekarri zituzten agerraldian; hala nola, Oxinbiribileko lurrazpiko pasabidea, Olaberriako errepidea, Ramon Iribarren kaleko N1 errepidea azpitik zeharkatzen dituzten pasabideak, Aranibar tunela eta Stadium Galeko Arabolaza kalea.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Hiri Debekatuaren Mapak aurreikusitako 42 puntu beltzak direla eta, Irungo hainbat lekuetan neurriak hartuko dira. Emakumeei segurtasun falta eragiten dieten lekuak dira mapak bildutakoak.
Oraingoan argizteria hobetzeko neurriak hartuko dira ondoko puntuetan: Renfe geltokiko eskaileretan, Portu plaza eta Cesar Figerido kaleak lotzen dituen eskaileretan, eta Zelaiburuko eta Artaleku kiroldegiko eskaileretan.
Irungo Udaleko ordezkariek Hiri Debekatuaren Maparen baitan orain arte hartutako neurriak ere gogora ekarri zituzten agerraldian; hala nola, Oxinbiribileko lurrazpiko pasabidea, Olaberriako errepidea, Ramon Iribarren kaleko N1 errepidea azpitik zeharkatzen dituzten pasabideak, Aranibar tunela eta Stadium Galeko Arabolaza kalea.