San Tomas eguneko jaialdia medio, ferian parte hartuko duten dantza taldeekin bilkura deitu du Irungo Udalak. Bilera, Kultur eta Kirol arloan izango da (Ospitale Zaharra), 13:00etik aurrera.
Futbola Ohorezko Erregional Maila. Real Union-Oiartzun: 0-2. Emakumeen Bigarren Maila. Oiartzun-Athletic: 3-0. Areto Futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Hirukide-Oiartzun: 2-2. Gipuzkoako Bigarren Maila. Gorka Margoak Makax-Power Rangers: 3-3. Gipuzkoako Hirugarren Maila. Antiguo-Baobab: 2-4. Saskibaloia Gipuzkoako Hirugarren Maila. AIB Gazkoplastika ITB-Saskilagunak: 63-62. Gazteak. Saskilagunak-Atletico San Sebastian: 38-42. Neskak, kadeteak. Saskilagunak-Lezo Institutua: 18-51.
Amable Arias artistaren erakusketa inauguratu zuten iragan ostiralean, Mentxu Gal aretoan. Otsailaren 10era arte ikusgai izango dira Ariasen margolanak. Erakusketak bildutako margolanak bi multzotan banatuta daude. Batetik, Macabros –Makabroak– izeneko lanak daude eta bestetik, Huellas de azul electrico –Urdin elektrikoaren arrastoak– multzoa dago. Hala, 36 marrazki biltzen ditu lehen bildumak eta paperaren gainean tinta txinatarra erabiliz egindako marrazkiak dira. 1983. urtean osatu zuen bilduma eta biolentzia, sadismoa, mendekua eta gorrotoa lantzen ditu bertan artista espainiarrak. Urdin elektrikoaren arrastoak bildumak bestalde, Ariasen 25 margolan hartzen ditu bere baitan. Tinta urdineko tanpoien bidez egindako marrazkiak dira eta hamaika gai lantzen ditu: autorretratuak, benetazko zein asmatutako fauna, biluziak… Marrazkiak 1973. urte inguruan egin zituen Ariasek. Ordutegia: ostirala eta larunbata 18:00etik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.
Trintxer Mendi Taldeak Euskal Herriko Itzuliarekin jarraituko du igande honetan. Bira horren 18. etapa izango da. Araba aldera joango dira, Aiara udalerrian dagoen Añes herrira. Hortik Lendoñogoiti inguruan dagoen La Choza iturrira joango dira, hogei...
Ostiral goizean Barakaldon etxetik kaleratu behar zuten emakume batek bere buruaz beste egin zuenetik, asko izan dira muturreko egoeran dauden pertsonen kaleratzeen aurka agertu direnak, eta erreakzioak azkar iritsi dira. Hain zuzen ere, ostiral goizean elkarretaratzea egin zuten Kutxabankek Irungo Colon pasealekuan duen sukurtsal parean. Bertan, Juan Carlos Infante gaztearen egoera salatu zuten. Bidasoko Kaleratzeei Stop elkartearen arabera, “Kutxabankek ez du inongo negoziaketarik onartu” gazte irundarraren egoera aztertzeko. Lanik gabe geratu zenean Infantek hipoteka ordaintzeari utzi zion eta Kutxabankek desjabetze prozedura abiatu zuen. Ondoren, gazteak beste lan bat lortu eta ordaintzen jarraitzeko asmoa adierazi zuen arren, bere etxea enkantean jarri zuen AIKSA Kutxabanken higiezinen agentziak. Infantek etxean bizitzen jarraitu izan du, baina etzi baino lehenago bertatik ateratzeko exijitu dio Kutxabankek, baldin eta prozedura penal bat hastea nahi ez badu. Ostiraleko elkarretaratzean Kutxabankeko arduradunek “negoziatzeko inolako asmorik” erakutsi ez dutelako kexu zen Infante, “nahiz eta hipoteka ordaintzen jarraitzeko prest nagoen”. Hamarnaka herritarrek lagundu zioten protestaldian eta, bertan zeudela, Barakaldoko emakumearen albistea jakin zuten. Barakaldoko gertakariaren ondoren, Donostiako alkateak eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak Kutxabank erakundeari desjabetzeak bertan behera uzteko exijitu zioten —Donostiako Udala eta aldundia erakunde finantzieroko administrazio batzordean daude ordezkatuta—. Atzo, Kutxabankeko presidente Mario Fernandezek hipoteken exekuzioak bertan behera uzteko agindu zuen eta lehen [...]
Errenteriako Udalak jakinarazi dutenez, 35 guraso ari dira parte hartzen haiei zuzendutako euskara ikastaroetan. Zehazki, 0-12 urte arteko gurasoei zuzenduta daude ikastaro horiek. Partaide guztiak hiru taldetan banatu dituzte, eta bakoitzak bere urrat...
2013ko aurrekontuak prestatzen hasi da udala. Eta, iaz bezala, herritarrekin konpartitu nahi du prozesua. “Udalaren egoera aurkeztu eta haien iritziak, proposamenak eta beharrak jasotzeko parte-hartze prozesua” bihar hasiko du Iturriotzen. Auzoz auzo joango da udala, eta eragileekin ere bilduko da. Batzar horietan hiru gai landuko dituzte: “2013ko tasen eta zergen inguruko aurkezpen laburra; Udalaren egoera ekonomiko orokorraren berri ematea eta Udalaren aurrekontu proposamena aurkeztea; eta auzolanaren balorazioa eta auzoetako premiak biltzea”. Auzoetako erronda azaroaren 13tik abenduaren 4ra egingo da, baina aurrekontuen prozesua ez da hor bukatuko. Ondoren, auzo eta eragileekin egindako bileretan jasotakoa eta oposizioak egindako ekarpenak aztertuko ditu Ogasun Batzordeak, aurrekontu proposamen berria egiteko. Abenduaren 12an, Herri Batzarrean aurkeztuko da proposamen hori eta ondoren, Udalbatzak onartuko du Hauxe izango da egutegia: Auzo batzarrak Iturriotz: Azaroak 13, asteartea, Iturri Berri Elkartean (19:30). Ugaldetxo: Azaroak 14, asteazkena, Atamitxen (19:30). Ergoien: Azaroak 21, asteazkena, Auzokalte Elkartean (20:00). Arragua: Azaroak 22, osteguna, Aldeguna elkartean (19:30). Karrika: Azaroak 28, asteazkena, Artaso Elkartean (20:30). Altzibar: Azaroak 30, ostirala, eskoletan (19:30). Elizalde: Abenduak 3, astelehena, udaletxeko areto nagusian (19:30). Gurutze: Abenduak 4, asteartea, Bizardia Elkartean (19:30). Eragileak Kirol Kontseilua: Azaroak 13, asteartea, Elorsoro kiroldegian (19:30). Mendia eta baserritarrak: Azaroak 14, asteazkena, Hirigintzan(17:00). Euskara Batzordea: Azaroak 15, [...]
Sheffield hiriko (Ingalaterra) Rolo Tommasi bandak joko du ostiralean Psilocybenean. Talde berezia da, estilo askotik edaten duena baina estilo jakin batean sailkatzea ezinezkoa dena. Batzuek mathcorea egiten dutela diote, baina euren abestietan punk, rock, metal, jazzcore edota rock experimental doinuak, besteak beste, bereizi daitezke. Egunotan hirugarren diskoa aurkezten ari dira, Astraea izenekoa. Hilaren 5an jarri zuten salgai, baina Costa de Fuego jaialdian emandako kontzertuan zenbait abesti aurreratu zituzten. Aurretik Dama talde nafarreko kideak igoko dira taulara. Hardcore azkarra egiten dute eta beren kontzertuak bortitzak izaten dira. Taldea nahiko berria da baina taldekideek beste proiektu batzuetan parte hartu izan dute lehenago: Errugabe, Himen, Saiak, Su etena… Nafarren saioa 22:00etan hasiko da eta ondoren joko du Rolo Tomassik. Sarrerak sarean lor daitezke, 10 euroan, Kulturalive-ren bitartez. Rap gaualdia larunbatean Larunbatean rap gaua antolatuko du Amutalde kaleko aretoak. Hiru talde ariko dira: La Cremme, Kulto Kultivo eta Crimen X. Azken hauek irundarrak dira eta maxi berria aurkeztuko dute, Lo llamaron crimen goiburukoa. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Psilocybeneara hurbiltzen direnek lehiatilan erosi ahalko dituzte sarrerak.
Eneritz Sein Agirregomezkorta eta Iñaki Lopetegi Gomez sanjuandarrak izan ziren atzoko Behobia-Donostian Pasaiako korrikalari azkarrenak. Denera, 138 pasaitar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.
Claudia Behobide Alkain eta Gerardo Amunarriz Perez izan ziren atzoko Behobia-Donostian Hondarribiko korrikalari azkarrenak. Denera, 148 hondarribiar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.
Jose Igancio –Josin– Galzacorta Arana Aizkolarien eskuadrakoa kaboa izaten segitzeko berriz hautatu du Alarde Tradizionaleko Buruzagien Batzordeak, Amaia KZn egindako hauteskundeetan. Galzacorta 2009. urtetik da Aizkolarien konpainiako kaboa, baina bertan parte hartzen du 1968tik. Horrez gain, Uranzu, Real Union, Lagun Onak eta Behobiako konpainietan ere parte hartu du. Kantineren ordezkaria Alarde Tradizionalak jakinarazi duenez, kantineren ordezkaria aukeratuko du Buruzagien Batzordeak, abenduaren 1ean, San Pedro kaleko 16. zenbakian. Leire Ibargoyen da Alarde Tradizionaleko egungo kantineren ordezkaria.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Hiri Debekatuaren Mapak aurreikusitako 42 puntu beltzak direla eta, Irungo hainbat lekuetan neurriak hartuko dira. Emakumeei segurtasun falta eragiten dieten lekuak dira mapak bildutakoak. Oraingoan argizteria hobetzeko neurriak hartuko dira ondoko puntuetan: Renfe geltokiko eskaileretan, Portu plaza eta Cesar Figerido kaleak lotzen dituen eskaileretan, eta Zelaiburuko eta Artaleku kiroldegiko eskaileretan. Irungo Udaleko ordezkariek Hiri Debekatuaren Maparen baitan orain arte hartutako neurriak ere gogora ekarri zituzten agerraldian; hala nola, Oxinbiribileko lurrazpiko pasabidea, Olaberriako errepidea, Ramon Iribarren kaleko N1 errepidea azpitik zeharkatzen dituzten pasabideak, Aranibar tunela eta Stadium Galeko Arabolaza kalea.
Bazkari herrikoia eta bertso saioa deitu dute larunbat honetan, Irunen. Bazkaria, Hazia Kultur Elkartean izango da eta Xabier Silveira, Fredi Paia, Ekaitz Larrazabal Katxo… ariko dira bertan. Sarrerak 10 euroan salgai daude. Iluntzean bestalde, kontzertuak antolatu ditu Lakaxita gaztetxeak. Hala, Petti, Joseba Irazoki eta AZ/DZ taldeak ariko dira gaztetxean, 21:00etik aurrera. Horien ondotik, Hellmuga dj-a musikaz arduratuko da berandura arte. Bazkariko txartela aurkezten duten lagunek hiru euro ordaindu beharko dute sartzeko; bestela, bost euroko prezioa edukiko dute kontzertuek.
Santiagoko Auzo Elkarteak Gaztaina Eguna antolatu du azaroaren 18an, igandearekin. Goizeko 09:00etan irteera deitu dute auzokideek eta arratsaldeko 17:00etan, txikientzako jokoak antolatzeaz gain, buruhandiak auzoko kaleetan zehar ibiliko dira. Bukatze...
Ostiralean bukatu ziren On Manuel Lekuona omentzeko ekitaldiak. Bertso saioa izan zen udaletxeko areto nagusian. Lau bertsolari taula gainean (Jon Maia, Jon Martin, Jokin Uranga eta Igor Elortza) eta Ander Lizarralde gai jartzailea. Lepo bete zen udal...
Inoiz haurrentzat antolatutako egunik handiena izatea zuen helburu, eta eguraldiak lagundu ez bazuen ere, antolatzaileek bete dute asmoa. Ehunka lagun hurbildu ziren Errenteria-Oreretara atzokoan Irritxoen Egunaren harira antolatutako hamaika ekimeneta...
Atez atekoaren gaineko parte hartzea martxan jarri du udalak
Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear direla eta, Eleak mugimenduak martxan jarritako Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egin dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek. Mobilizazioa ezinbestekotzat jo dute auzipetuei babesa emateko. R...
Hipoteka ordaindu ezin zuela eta, larunbatean errenteriar bat etxetik kaleratzekoak ziren, baina Kutxabankek behin-behinean kaleratzeak eteteko erabakia dela eta, oraingoz ez dute kaleratuko. Errenteriar horrek hipoteka Kutxabanki eskatu zion. Stop Des...