Rolo Tomassiren musika sailkaezina entzungo da ostiralean Psilocybenean
Sheffield hiriko (Ingalaterra) Rolo Tommasi bandak joko du ostiralean Psilocybenean. Talde berezia da, estilo askotik edaten duena baina estilo jakin batean sailkatzea ezinezkoa dena. Batzuek mathcorea egiten dutela diote, baina euren abestietan punk, rock, metal, jazzcore edota rock experimental doinuak, besteak beste, bereizi daitezke. Egunotan hirugarren diskoa aurkezten ari dira, Astraea izenekoa. Hilaren 5an jarri zuten salgai, baina Costa de Fuego jaialdian emandako kontzertuan zenbait abesti aurreratu zituzten. Aurretik Dama talde nafarreko kideak igoko dira taulara. Hardcore azkarra egiten dute eta beren kontzertuak bortitzak izaten dira. Taldea nahiko berria da baina taldekideek beste proiektu batzuetan parte hartu izan dute lehenago: Errugabe, Himen, Saiak, Su etena… Nafarren saioa 22:00etan hasiko da eta ondoren joko du Rolo Tomassik. Sarrerak sarean lor daitezke, 10 euroan, Kulturalive-ren bitartez. Rap gaualdia larunbatean Larunbatean rap gaua antolatuko du Amutalde kaleko aretoak. Hiru talde ariko dira: La Cremme, Kulto Kultivo eta Crimen X. Azken hauek irundarrak dira eta maxi berria aurkeztuko dute, Lo llamaron crimen goiburukoa. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Psilocybeneara hurbiltzen direnek lehiatilan erosi ahalko dituzte sarrerak.
Sheffield hiriko (Ingalaterra) Rolo Tommasi bandak joko du ostiralean Psilocybenean. Talde berezia da, estilo askotik edaten duena baina estilo jakin batean sailkatzea ezinezkoa dena. Batzuek mathcorea egiten dutela diote, baina euren abestietan punk, rock, metal, jazzcore edota rock experimental doinuak, besteak beste, bereizi daitezke.
Egunotan hirugarren diskoa aurkezten ari dira, Astraea izenekoa. Hilaren 5an jarri zuten salgai, baina Costa de Fuego jaialdian emandako kontzertuan zenbait abesti aurreratu zituzten.
Aurretik Dama talde nafarreko kideak igoko dira taulara. Hardcore azkarra egiten dute eta beren kontzertuak bortitzak izaten dira. Taldea nahiko berria da baina taldekideek beste proiektu batzuetan parte hartu izan dute lehenago: Errugabe, Himen, Saiak, Su etena…
Nafarren saioa 22:00etan hasiko da eta ondoren joko du Rolo Tomassik. Sarrerak sarean lor daitezke, 10 euroan, Kulturalive-ren bitartez.
Rap gaualdia larunbatean
Larunbatean rap gaua antolatuko du Amutalde kaleko aretoak. Hiru talde ariko dira: La Cremme, Kulto Kultivo eta Crimen X. Azken hauek irundarrak dira eta maxi berria aurkeztuko dute, Lo llamaron crimen goiburukoa.
Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Psilocybeneara hurbiltzen direnek lehiatilan erosi ahalko dituzte sarrerak.


