Oraingoz ez dute etxetik kaleratuko Errenteriako bizilaguna
Hipoteka ordaindu ezin zuela eta, larunbatean errenteriar bat etxetik kaleratzekoak ziren, baina Kutxabankek behin-behinean kaleratzeak eteteko erabakia dela eta, oraingoz ez dute kaleratuko. Errenteriar horrek hipoteka Kutxabanki eskatu zion. Stop Des...
Hipoteka ordaindu ezin zuela eta, larunbatean errenteriar bat etxetik kaleratzekoak ziren, baina Kutxabankek behin-behinean kaleratzeak eteteko erabakia dela eta, oraingoz ez dute kaleratuko. Errenteriar horrek hipoteka Kutxabanki eskatu zion.
Stop Desahuciosek positibotzat jo du Kutxabankez gain, Euskadiko Kutxak ere kaleratzeak behin-behinean etetea, eta gainontzeko finantza erakundeek ere bide bera hartzea espero duela jakinarazi du. Hala eta guztiz ere, neurri hori “berandu” datorrela adierazi du, kaleratzekoak zirela eta, Barakaldon bere buruaz beste egin zuen herritarra gogoraraziz. “Horrek argi uzten du finantza erakundeetako agintariak, gobernu nahiz aldundiak zeinen urrun dauden eguneroko errealitatetik”.
Horrez gain, gaur Espainiako Gobernua kaleratzeen gainean eztabaidatzekoa da PSOErekin, eta hor neurriren bat hartzea espero da. Stop Desahuciosek hor hartuko diren neurriak “partxe” bat izango direla iritzi dio, “aurreratu dutenez, ez duelako atzeraeragineko izaera izango estatuko epaitegietan planteatutako 150.000 kaleratzeentzat”.
Zentzu horretan, kaleratzeak geratzeko irtenbide bakarra Herritarren Ekimen Legegilean proposatzen direnak direla iritzi dio Stop Desahuciosek: kaleratzeak geratzea, atzeraeraginezko etxebizitza ordainean ematea eta etxebizitza berean alokairu soziala. Oraingoz, 500.000 sinadura jaso ditu ekimen horrek Espainiako Estatuan.