Euskal Herriko Itzuliaren 18. etapa egingo du Trintxerrek
Trintxer Mendi Taldeak Euskal Herriko Itzuliarekin jarraituko du igande honetan. Bira horren 18. etapa izango da. Araba aldera joango dira, Aiara udalerrian dagoen Añes herrira. Hortik Lendoñogoiti inguruan dagoen La Choza iturrira joango dira, hogei...
Trintxer Mendi Taldeak Euskal Herriko Itzuliarekin jarraituko du igande honetan. Bira horren 18. etapa izango da. Araba aldera joango dira, Aiara udalerrian dagoen Añes herrira. Hortik Lendoñogoiti inguruan dagoen La Choza iturrira joango dira, hogei kilometro inguruko ibilbidea betetzeko.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, 943 39 07 21 edo 679 23 36 60 telefono zenbakietaradeitu beharko da. Autobusa 07:30ean aterako da Dax taberna paretik.