Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Barakaldoko gertakariaren ondoren desjabetzeak eten ditu Kutxabankek

Ostiral goizean Barakaldon etxetik kaleratu behar zuten emakume batek bere buruaz beste egin zuenetik, asko izan dira muturreko egoeran dauden pertsonen kaleratzeen aurka agertu direnak, eta erreakzioak azkar iritsi dira. Hain zuzen ere, ostiral goizean elkarretaratzea egin zuten Kutxabankek Irungo Colon pasealekuan duen sukurtsal parean. Bertan, Juan Carlos Infante gaztearen egoera salatu zuten. Bidasoko Kaleratzeei Stop elkartearen arabera, “Kutxabankek ez du inongo negoziaketarik onartu” gazte irundarraren egoera aztertzeko. Lanik gabe geratu zenean Infantek hipoteka ordaintzeari utzi zion eta Kutxabankek desjabetze prozedura abiatu zuen. Ondoren, gazteak beste lan bat lortu eta ordaintzen jarraitzeko asmoa adierazi zuen arren, bere etxea enkantean jarri zuen AIKSA Kutxabanken higiezinen agentziak. Infantek etxean bizitzen jarraitu izan du, baina etzi baino lehenago bertatik ateratzeko exijitu dio Kutxabankek, baldin eta prozedura penal bat hastea nahi ez badu. Ostiraleko elkarretaratzean Kutxabankeko arduradunek “negoziatzeko inolako asmorik” erakutsi ez dutelako kexu zen Infante, “nahiz eta hipoteka ordaintzen jarraitzeko prest nagoen”. Hamarnaka herritarrek lagundu zioten protestaldian eta, bertan zeudela, Barakaldoko emakumearen albistea jakin zuten. Barakaldoko gertakariaren ondoren, Donostiako alkateak eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak Kutxabank erakundeari desjabetzeak bertan behera uzteko exijitu zioten —Donostiako Udala eta aldundia erakunde finantzieroko administrazio batzordean daude ordezkatuta—. Atzo, Kutxabankeko presidente Mario Fernandezek hipoteken exekuzioak bertan behera uzteko agindu zuen eta lehen [...]

admin
Bidasoa
2012/11/12
Juan Carlos Infante

Juan Carlos Infanteren egoera salatu zuten ostiraleko elkarretaratzean

Ostiral goizean Barakaldon etxetik kaleratu behar zuten emakume batek bere buruaz beste egin zuenetik, asko izan dira muturreko egoeran dauden pertsonen kaleratzeen aurka agertu direnak, eta erreakzioak azkar iritsi dira. Hain zuzen ere, ostiral goizean elkarretaratzea egin zuten Kutxabankek Irungo Colon pasealekuan duen sukurtsal parean.

Bertan, Juan Carlos Infante gaztearen egoera salatu zuten. Bidasoko Kaleratzeei Stop elkartearen arabera, “Kutxabankek ez du inongo negoziaketarik onartu” gazte irundarraren egoera aztertzeko.

Lanik gabe geratu zenean Infantek hipoteka ordaintzeari utzi zion eta Kutxabankek desjabetze prozedura abiatu zuen. Ondoren, gazteak beste lan bat lortu eta ordaintzen jarraitzeko asmoa adierazi zuen arren, bere etxea enkantean jarri zuen AIKSA Kutxabanken higiezinen agentziak. Infantek etxean bizitzen jarraitu izan du, baina etzi baino lehenago bertatik ateratzeko exijitu dio Kutxabankek, baldin eta prozedura penal bat hastea nahi ez badu.

Ostiraleko elkarretaratzean Kutxabankeko arduradunek “negoziatzeko inolako asmorik” erakutsi ez dutelako kexu zen Infante, “nahiz eta hipoteka ordaintzen jarraitzeko prest nagoen”. Hamarnaka herritarrek lagundu zioten protestaldian eta, bertan zeudela, Barakaldoko emakumearen albistea jakin zuten.

Barakaldoko gertakariaren ondoren, Donostiako alkateak eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak Kutxabank erakundeari desjabetzeak bertan behera uzteko exijitu zioten —Donostiako Udala eta aldundia erakunde finantzieroko administrazio batzordean daude ordezkatuta—. Atzo, Kutxabankeko presidente Mario Fernandezek hipoteken exekuzioak bertan behera uzteko agindu zuen eta lehen etxebizitzen gaineko hipoteketan izango du eragina. Irungo alkate Jose Antonio Santanok poza agertu du Kutxabanken erabakia ezagutu eta gero eta “araudia aldatze urjentziazkoa” dela gaineratu du.

Euskadiko Kutxak, bere aldetik, krisia hasi zenetik “etxe kaleratze traumatikorik” ez duela burutu jakinarazi du ohar bidez.

Legea aztergai Madrilen
Barakaldoko gertakariaren ondotik erreakzioak ugari izan dira. Une honetan Madrilen bilera egiten ari dira PP eta PSOEko ordezkaritza bana, hipoteken legea aldatzeko proposamenak eta behin behineko neurriak aztertzeko. Bileraren aurretik sozialistek esan dute gobernuari kaleratzeen moratoria bat eskatuko zutela.

Espainiako Hipotekek eragindakoen elkartearentzat (PAH), moratoria hori ez da nahikoa: “Moratoria onartezina da, ez liekeelako eragingo jada martxan dauden etxe kaleratzeei eta jende oso gutxiri erangingo diolako. PAH elkarteak babestu du moratoriak familia guztiei eragitea, beti ere hipoteka ordaintzeko zailtasunak eratorriak izan direnean, eta etxebizitza familia horren ohiko etxebizitza bada. Gainera zorra kitatzeko etxea ordainetan eman ahal izatea eskatu du, eta bankuak pilatzen ari diren etxebizitzak alokairu sozialerako bideratzea”.

Bestalde, Espainiako Banku Elkarteak datozen bi urteetarako kaleratzeak bertan behera utziko dituela jakinarazi du, “muturreko beharra” dagoen kasuetan. Bankia, ING, BBVA eta Santander dira elkarteko kide, besteak beste. “Arrazoi humanitarioengatik” hartu dute konpromiso hori, elkarteak ohar bidez zehaztu duenez.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.