Aurrekontuen parte hartze prozesua bihar hasiko du udalak
2013ko aurrekontuak prestatzen hasi da udala. Eta, iaz bezala, herritarrekin konpartitu nahi du prozesua. “Udalaren egoera aurkeztu eta haien iritziak, proposamenak eta beharrak jasotzeko parte-hartze prozesua” bihar hasiko du Iturriotzen. Auzoz auzo joango da udala, eta eragileekin ere bilduko da. Batzar horietan hiru gai landuko dituzte: “2013ko tasen eta zergen inguruko aurkezpen laburra; Udalaren egoera ekonomiko orokorraren berri ematea eta Udalaren aurrekontu proposamena aurkeztea; eta auzolanaren balorazioa eta auzoetako premiak biltzea”. Auzoetako erronda azaroaren 13tik abenduaren 4ra egingo da, baina aurrekontuen prozesua ez da hor bukatuko. Ondoren, auzo eta eragileekin egindako bileretan jasotakoa eta oposizioak egindako ekarpenak aztertuko ditu Ogasun Batzordeak, aurrekontu proposamen berria egiteko. Abenduaren 12an, Herri Batzarrean aurkeztuko da proposamen hori eta ondoren, Udalbatzak onartuko du Hauxe izango da egutegia: Auzo batzarrak Iturriotz: Azaroak 13, asteartea, Iturri Berri Elkartean (19:30). Ugaldetxo: Azaroak 14, asteazkena, Atamitxen (19:30). Ergoien: Azaroak 21, asteazkena, Auzokalte Elkartean (20:00). Arragua: Azaroak 22, osteguna, Aldeguna elkartean (19:30). Karrika: Azaroak 28, asteazkena, Artaso Elkartean (20:30). Altzibar: Azaroak 30, ostirala, eskoletan (19:30). Elizalde: Abenduak 3, astelehena, udaletxeko areto nagusian (19:30). Gurutze: Abenduak 4, asteartea, Bizardia Elkartean (19:30). Eragileak Kirol Kontseilua: Azaroak 13, asteartea, Elorsoro kiroldegian (19:30). Mendia eta baserritarrak: Azaroak 14, asteazkena, Hirigintzan(17:00). Euskara Batzordea: Azaroak 15, [...]
2013ko aurrekontuak prestatzen hasi da udala. Eta, iaz bezala, herritarrekin konpartitu nahi du prozesua. “Udalaren egoera aurkeztu eta haien iritziak, proposamenak eta beharrak jasotzeko parte-hartze prozesua” bihar hasiko du Iturriotzen.
Auzoz auzo joango da udala, eta eragileekin ere bilduko da. Batzar horietan hiru gai landuko dituzte: “2013ko tasen eta zergen inguruko aurkezpen laburra; Udalaren egoera ekonomiko orokorraren berri ematea eta Udalaren aurrekontu proposamena aurkeztea; eta auzolanaren balorazioa eta auzoetako premiak biltzea”.
Auzoetako erronda azaroaren 13tik abenduaren 4ra egingo da, baina aurrekontuen prozesua ez da hor bukatuko. Ondoren, auzo eta eragileekin egindako bileretan jasotakoa eta oposizioak egindako ekarpenak aztertuko ditu Ogasun Batzordeak, aurrekontu proposamen berria egiteko. Abenduaren 12an, Herri Batzarrean aurkeztuko da proposamen hori eta ondoren, Udalbatzak onartuko du
Hauxe izango da egutegia:
Auzo batzarrak
- Iturriotz: Azaroak 13, asteartea, Iturri Berri Elkartean (19:30).
- Ugaldetxo: Azaroak 14, asteazkena, Atamitxen (19:30).
- Ergoien: Azaroak 21, asteazkena, Auzokalte Elkartean (20:00).
- Arragua: Azaroak 22, osteguna, Aldeguna elkartean (19:30).
- Karrika: Azaroak 28, asteazkena, Artaso Elkartean (20:30).
- Altzibar: Azaroak 30, ostirala, eskoletan (19:30).
- Elizalde: Abenduak 3, astelehena, udaletxeko areto nagusian (19:30).
- Gurutze: Abenduak 4, asteartea, Bizardia Elkartean (19:30).
Eragileak
- Kirol Kontseilua: Azaroak 13, asteartea, Elorsoro kiroldegian (19:30).
- Mendia eta baserritarrak: Azaroak 14, asteazkena, Hirigintzan(17:00).
- Euskara Batzordea: Azaroak 15, osteguna, bibliotekako ganbaran (17:00).
- Gazteak: Azaroak 15, osteguna, udaletxeko areto nagusian (18:00).
- Kultur eragileak: Azaroak 27, asteartea, Manuel Lekuona Bibliotekan (19:00).
- Gizarte Kontseilua: Abenduak 4, asteartea, udaletxeko areto nagusian (18:00).

