Atez atekoaren gaineko parte hartzea martxan jarri du udalak
Atez atekoaren gaineko parte hartzea martxan jarri du udalak
Atez atekoaren gaineko informazioa helarazieta ekarpenak jasotzeko parte hartze prozesua gaur jarri du martxan udalak. Udal langileekin egin du lehen saioaeta bihar berriz, taberna, jatetxe eta elkarte gastronomikoetako kideekin egingo du saioa bihar 10:00etatik aurrera Kultura aretoan.
Merkatariekin kultur aretoan eta Altamirako auzotarrekin Altzaten egingo dituzte hurrengo saioak etzi, 14:30ean eta 18:30ean, hurrenez hurren.
Etzidamu Kaxko-Ijurko auzoetakoekin egingo du saoa udalak, Pasaia-Lezo lizeoko eraikikinean 18:30etan, eta ostiralean berriz jubilatuekin Aiton Bordan 15:00etan.
Auzoka antolatu baditu ere, bilera guztiak irekiak direla gogorarazi du udalak: “Herritarren batek ezin badu bere auzoko bilerara joan, beste auzo batekoan parte hartu dezake”.

