Hasi da Irritxoen Eguna
Goizeko hamaiketan eman diote hasiera Irritxoen Egunari. Ordu horretan ekin diote hasiera ofizialari Errenteria Hiria Kulturguneko auditoriumean hamarnaka lagunen aurrean. Naroa Iturrik egin du aurkezpena, eta gogora ekarri ditu ehunka kilometrora amarekin batera espoetxean dauden haurren, eta aita,ama,izeba,osaba… ikusteko ehunka eta ehunka kilometroko bidaiak egin behar izaten dituzten haurren errealitatea. Irikiera ekitaldi horretan izan da ere Julen Mendoza alkatea, eta aginte makila Aner Arbelaitzi, Sonia Jacinto preso oreretarraren semeari eman dio. Mendozak irri egitearen garrantzia nabarmendu du “arazo txikiei zein handiei aurre egiteko” baliagarria delako. Une honetan antzerkia emanaldia egiten ari dira.Espetxean batera diren ama eta haurraren esperientzia eta bizipenak biltzen dietuen aqntzezlana da.
Goizeko hamaiketan eman diote hasiera Irritxoen Egunari. Ordu horretan ekin diote hasiera ofizialari Errenteria Hiria Kulturguneko auditoriumean hamarnaka lagunen aurrean. Naroa Iturrik egin du aurkezpena, eta gogora ekarri ditu ehunka kilometrora amarekin batera espoetxean dauden haurren, eta aita,ama,izeba,osaba… ikusteko ehunka eta ehunka kilometroko bidaiak egin behar izaten dituzten haurren errealitatea. Irikiera ekitaldi horretan izan da ere Julen Mendoza alkatea, eta aginte makila Aner Arbelaitzi, Sonia Jacinto preso oreretarraren semeari eman dio. Mendozak irri egitearen garrantzia nabarmendu du “arazo txikiei zein handiei aurre egiteko” baliagarria delako.
Une honetan antzerkia emanaldia egiten ari dira.Espetxean batera diren ama eta haurraren esperientzia eta bizipenak biltzen dietuen aqntzezlana da.


