Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

‘Zu ere On Kixote’ antzezlan parte hartzailea taularatuko dute igandean Mendi Zolanen

Igande honetan Zu ere, On Kixote antzerki parte hartzailea taularatuko dute Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean, 18:00etan. Agerre Teatroa konpainiak eta Imuntzo eta Beloki trikitixa bikoteak sorturiko proiektu parte hartzailea da, herriko kultur elkarteen parte hartzea izan duena. Amicale Laïque elkarteko artista plastikoak, Akelarre taldeko dantzariak, eta Gaztelu Zahar eta Entzun abesbatzetako kantariak ariko dira konpainiako kideekin batera. Emanaldi esklusiboa izango da, Hendaian besterik ez dutena egingo. Agerre Teatroa konpainiatik aurreratu dutenez, Miguel de Cervantesen obra ezagunean oinarrituta dago Zu ere, On Kixote, baina zertzelada esanguratsuen bidez, aurkezten den tokiko historiara egokitu du egileak. Maite Agirre zuzendariak “erronka zoragarria” izan dela aitortu du: “jatorrizko istorioa goitik behera birplanteatu nuen, gaurko irudietatik eta sentsibilitatetik abiatuta”. Agirrek sortutako lanean Sancho Panza eta Teresa Panza dira pertsonaia nagusiak On Kixoterekin batera. Ikus-entzuleek “zaldun ibiltariaren figuran inspiratutako ikuskizuna” izango dute aurrean, “zaldun ameslari, bilatzaile eta erotua tokian tokiko istorioa idazteko aitzakia izan baita”. Txartelak atzo arte izan ziren salgai, baina igandean Mendi Zolanen ere erosteko aukera izango da, ikuskizuna baino lehen. Antolatzaileek garaiz joateko eskatu dute, tokia mugatua delako. Sarrera orokorraren prezioa 8 eurokoa da eta murriztua 5 eurokoa (12 urte arteko haurrak, ikasleak, langabetuak eta minimo sozialak kobratzen dituztenak).  

admin
Bidasoa
2012/11/09

Igande honetan Zu ere, On Kixote antzerki parte hartzailea taularatuko dute Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean, 18:00etan. Agerre Teatroa konpainiak eta Imuntzo eta Beloki trikitixa bikoteak sorturiko proiektu parte hartzailea da, herriko kultur elkarteen parte hartzea izan duena. Amicale Laïque elkarteko artista plastikoak, Akelarre taldeko dantzariak, eta Gaztelu Zahar eta Entzun abesbatzetako kantariak ariko dira konpainiako kideekin batera.

Emanaldi esklusiboa izango da, Hendaian besterik ez dutena egingo. Agerre Teatroa konpainiatik aurreratu dutenez, Miguel de Cervantesen obra ezagunean oinarrituta dago Zu ere, On Kixote, baina zertzelada esanguratsuen bidez, aurkezten den tokiko historiara egokitu du egileak.

Maite Agirre zuzendariak “erronka zoragarria” izan dela aitortu du: “jatorrizko istorioa goitik behera birplanteatu nuen, gaurko irudietatik eta sentsibilitatetik abiatuta”. Agirrek sortutako lanean Sancho Panza eta Teresa Panza dira pertsonaia nagusiak On Kixoterekin batera. Ikus-entzuleek “zaldun ibiltariaren figuran inspiratutako ikuskizuna” izango dute aurrean, “zaldun ameslari, bilatzaile eta erotua tokian tokiko istorioa idazteko aitzakia izan baita”.

Txartelak atzo arte izan ziren salgai, baina igandean Mendi Zolanen ere erosteko aukera izango da, ikuskizuna baino lehen. Antolatzaileek garaiz joateko eskatu dute, tokia mugatua delako. Sarrera orokorraren prezioa 8 eurokoa da eta murriztua 5 eurokoa (12 urte arteko haurrak, ikasleak, langabetuak eta minimo sozialak kobratzen dituztenak).

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.