Sortu eratzeko prozesua hasiko dute Oiartzunen
Agerraldia egin dute hainbat oiartzuarrek, eta Sortu alderdiaren eratze prozesuaren berri eman dute. Euskal Herriko beste herrietan bezala, Oiartzunen ere hasiko dute prozesu hori. Jakinarazi dutenez, “ezker abertzaleak antolatzeko modu berri bat...
Agerraldia egin dute hainbat oiartzuarrek, eta Sortu alderdiaren eratze prozesuaren berri eman dute. Euskal Herriko beste herrietan bezala, Oiartzunen ere hasiko dute prozesu hori. Jakinarazi dutenez, “ezker abertzaleak antolatzeko modu berri bat eta erreferente politiko bilakatuko den alderdi berri bat behar du, Sortu alegia”. Lau eztabaidaren bidez egingo dute eratze prozesua.
Horretarako, denen parte hartzea ezinbestekoa dela gogorarazi dute: “Bere burua ezkerrekoa zein abertzalea duen orok parte har dezake, orain arte herri mugimenduan beren lekua topatu ez dutenek, herri mugimenduan lanean aritu direnek, ezker abertzaleko lehengo kideek, oraingoek…”.
Lehen bilera datorren larunbatean egingo dute, 09:15ean. Oinarri ideologikoak zehaztuko dituzte lehen eztabaida horretan.
Bestalde, agerraldian izan diren oiartzuarrek gogorarazi dute, www.sortu.net helbidean ponentziak eskuragarri daudela. Horrez gain, asteartean 18:00etatik aurrera, ponentziak eta batzarretarako gonbidapenak eskuratzeko aukera izango da bibliotekan.