Paula Sotillos eta Lorena Hernandez, pintura lehiako irabazleak
Fanderiako auzo elkarteak antolatutako eskualdeko pintura eta marrazki lehiaketako irabazleak aukeratu ditu dagoeneko epaimahaiak. 6-9 urte arteko mailan Paula Sotillosentzat izan da lehenengo saria, eta Haritz Aranbururentzat bigarrena. 10-14 urte art...
Fanderiako auzo elkarteak antolatutako eskualdeko pintura eta marrazki lehiaketako irabazleak aukeratu ditu dagoeneko epaimahaiak. 6-9 urte arteko mailan Paula Sotillosentzat izan da lehenengo saria, eta Haritz Aranbururentzat bigarrena. 10-14 urte artekoen mailan, berriz, Lorena Hernandezek eskuratu du lehenengo saria, eta Iraia Bermejok bigarrena.
Etzi banatuko dituzte sariak, 13:00etan, Fanderiako auzo elkartean. Lehiaketan parte hartu duten artisten lan guztiak ikusteko aukera izango da gaur elkartean bertan, 18:00etatik 19:00etara.