Korrika egiten hasteko ekimena ezagutzera eman dute
Pedro Alegre Kirol zinegotziak eta Aitor Leal Comarca Aldea Klubeko kirolariak Hasi korrika ekimena aurkeztu dute gaur goizean. Taldean korrika egitera ateratzea da ekimenaren helburua. Horiek horrela, astean hirutan Dunboako bidegorrian finkatu dute hitzordua eta Lealen gidaritzapean ateratzen dira interesatuak korrika egitera. Ibilbideak 45 minutu eta ordu bete artekoak dira. Izena emateko interesa duten lagunek Hasi korrika ekimenaren weborrian egin dezakete.
Pedro Alegre Kirol zinegotziak eta Aitor Leal Comarca Aldea Klubeko kirolariak Hasi korrika ekimena aurkeztu dute gaur goizean. Taldean korrika egitera ateratzea da ekimenaren helburua.
Horiek horrela, astean hirutan Dunboako bidegorrian finkatu dute hitzordua eta Lealen gidaritzapean ateratzen dira interesatuak korrika egitera. Ibilbideak 45 minutu eta ordu bete artekoak dira.
Izena emateko interesa duten lagunek Hasi korrika ekimenaren weborrian egin dezakete.