«Ikasleek esperientzia zabala dute eta pila bat daukate emateko»
Garazi Elortza: Esperientzia Eskolako koordinatzailea. 50 urtetik gorako ikasleekin aritzen da Elortza. Denek, baita berak ere, asko ikasten dute eskoletan, nahiz eta ikasketarik ez izan. Garazi Elortza (Orio, 1977) Esperientzia Eskolako koordinatzailea da. Iaz hasi zen egitasmoarekin Oiartzunen, bi hilabetez. Aurten, ikasturte osokoa izango da eskola. 50 urtetik gorako pertsonek emateko asko dutela argi du, eta Esperientzia Eskolara animatu ditu. Has gaitezen hasieratik. Zer da Esperientzia Eskola? 50 urtetik gorako pertsonentzat prestatutako eskola bat bezalakoa da. Ikasgai batzuk dituzte, eta horietatik zertxobait ikasten dute. Ez da izaten sakontzeko aukerarik, baina ideia bat hartzeko bai. Oiartzunen, bereziki, ikasgaiak ikasleek eurek hautatutakoak dira. Iaz bi hilabeteko hasierako esperientzia izan zenuten. Orduko ikasleek aukeratutako ikasgaiak dira? Bai, hori da. Eta zein dira? Honakoak aukeratu dituzte: musikaren historia, artearen historia, coaching, filosofia, mandalak, memoria tailerra, Euskal Herriko historia, osasun onurak eta prebentzioa… Astean zehar izaten dira eskolak. Bai, hori da. Asteazkenetan elkartzen gara bi orduz, 09:30etik 11:30era, Haurtzaro Ikastolan. Nik koordinatzen ditut, baina astero ezberdinak dira, eta aditu bat etortzen da; irakasleak, psikologoak, fisioterapeutak, musikariak… Gaiaren arabera. Nolakoak izaten dira eskola horiek? Hizlaria etortzen da, eta hitzaldi moduko bat ematen du. Hori entzun ondoren, bakoitzak gai horrekin zerikusia duen bere esperientzia kontatzen du. Pertsona [...]
Garazi Elortza: Esperientzia Eskolako koordinatzailea.
50 urtetik gorako ikasleekin aritzen da Elortza. Denek, baita berak ere, asko ikasten dute eskoletan, nahiz eta ikasketarik ez izan.
Garazi Elortza (Orio, 1977) Esperientzia Eskolako koordinatzailea da. Iaz hasi zen egitasmoarekin Oiartzunen, bi hilabetez. Aurten, ikasturte osokoa izango da eskola. 50 urtetik gorako pertsonek emateko asko dutela argi du, eta Esperientzia Eskolara animatu ditu.
Has gaitezen hasieratik. Zer da Esperientzia Eskola?
50 urtetik gorako pertsonentzat prestatutako eskola bat bezalakoa da. Ikasgai batzuk dituzte, eta horietatik zertxobait ikasten dute. Ez da izaten sakontzeko aukerarik, baina ideia bat hartzeko bai. Oiartzunen, bereziki, ikasgaiak ikasleek eurek hautatutakoak dira.
Iaz bi hilabeteko hasierako esperientzia izan zenuten. Orduko ikasleek aukeratutako ikasgaiak dira?
Bai, hori da.
Eta zein dira?
Honakoak aukeratu dituzte: musikaren historia, artearen historia, coaching, filosofia, mandalak, memoria tailerra, Euskal Herriko historia, osasun onurak eta prebentzioa…
Astean zehar izaten dira eskolak.
Bai, hori da. Asteazkenetan elkartzen gara bi orduz, 09:30etik 11:30era, Haurtzaro Ikastolan. Nik koordinatzen ditut, baina astero ezberdinak dira, eta aditu bat etortzen da; irakasleak, psikologoak, fisioterapeutak, musikariak… Gaiaren arabera.
Nolakoak izaten dira eskola horiek?
Hizlaria etortzen da, eta hitzaldi moduko bat ematen du. Hori entzun ondoren, bakoitzak gai horrekin zerikusia duen bere esperientzia kontatzen du. Pertsona horiek asko bizi izan dute, ikasleek esperientzia zabala dute, eta pila bat daukate emateko. Beraiek esaten dute askotan ez dakitela edo ez daukatela ezer kontatzeko, baina gero, eskoletan hasten direnean, konturatzen gara eta haiek ere, gai bakoitzeko zerbait daukatela aportatzeko.
Zein da Esperientzia Eskolaren helburua?
Niretzat, helburua oinarrizkoenetako bat da beraien elkar ezagutza hori, eta beraien arteko harreman hori sendotzea. Ezagutzen dira, baina ez daukate konfiantzarik. Beraien artean sortzen den kimika hori ikaragarria izaten da.
Horrez gain, zahartze aktiboa eta parte hartzea bilatzen dira. Nola aplikatzen dute hori?
Eskoletan, ikasgaiez aparte, proiektua dute egiteko ikasturte bukaerarako. Beraiek hautatzen dute zein proiektu landu nahi duten. Proiektu hori gizarteari begirakoa izaten da, gizarteari lotutakoa.
Eta eskolatik kanpo nola aplikatzen da hori, zer eramaten dute kanpora?
Ikasgaiaren arabera bai, aplikatzen dute. Osasunari dagokionez, esaterako, bizitzan aplikatzeko aukera izango dute. Fisioterapeuta bat etorriko da, eta gero prebentzio kontuak aintzat hartzeko aukera izango dute euren bizitzan, ariketak eta, esaterako.
Zenbat ikasle dira?
Oraingoz hamahiru daude, baina aukera dago edozein momentutan izena emateko.
Zer moduz orain arteko esperientzia?
Iaz bi hilabetekoa izan zen. Erantzun ona izan zuen? Oso ona. Ikasle guztiek jarraitzen dute. Batek ezin du aurten jarraitu, lanagatik, baina bestela jarraituko lukeela argi du. Nik uste horrek adierazten duela dena. Oso ondo joan zen.
Animatu ezazu jendea egitasmoan parte hartzera.
Probatzera etortzea gomendatuko nieke, hasteko. Ikus dezatela beraiek zer den Esperientzia Eskola. Askotan, guk azaldu dezakegu, baina informazio hori hor geratzen da. Batetik, nik esango nieke etortzeko eskola batera, ikusteko nolakoak diren. Eta nabarmendu ez dagoela ez azterketarik, ez dela ikasketarik eskatzen eta ez dela inor arbelera ateratzen. Bestetik, ikasle bati galdera egiteko esango nieke, ea bere esperientzia nolakoa den.
Egitasmoa urtetik urtera handitzea da asmoa, ezta?
Bai, asmoa hori da. Gero eta jende gehiago gerturatzea Esperientzia Eskolara, eta gero eta gehiagok parte hartzea.
Nola eman daiteke izena?
Informazio gehiago nahi dutenek niri deitzeko aukera dute. Hauxe da nire telefono zenbakia: 646 09 87 53.