Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoari heltzeko exijitu dio Bilduk udal gobernuari
Hondarribiko Bilduren Udal Taldeak udal gobernuaren hizkuntza politika kritikatu du. Bildutik gogorarazi dute udalak 2011-2015 Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoari lotzeko asmo trinkoa erakutsi zuela baina, haien iritziz, “eguneroko kudeaketan Euskarak merezi eta behar duen tratamendua ez du zaintzen”. Koalizioak hainbat adibide jari ditu, hala nola, herritarrei bideraturiko komunikazioetan erdera gailentzen dela, ekaineko Erdi Aroko Azokan euskararen presentzia txikia izan zela edota Portu auzoko obrei buruzko esku orrietan La Marina azaltzen dela: “Hiriko auzo baten izen ofiziala ez da errespetatzen, ‘Portu auzoa’ jarri ordez, ‘La Marina’ agertzen da”. Portuko lanen lehen fasea izan zenean ere ‘La Marina’ jarri zuten errepideko seinaleetan, eta, kritiken ondoren, udalak zuzendu zituen kartelak, eta ‘Portua’ jarri zuen ‘La Marina’-ren ordez. Horretaz guztiaz gain, Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoari “jarraipen eskasa” antzematen diote Bildukoek: “Euskara Batzordeetan aipatzen ez den gaia da eta plan horrek finkatzen dituen helburuak nekez beteko dira lan horri ez bazaio ardura eta kemen berezia ematen”. Horregatik, “herrian euskararen erabilera gero eta eskasagoa” delako, udalari neurriak hartzeko galdegiten diote.
Hondarribiko Bilduren Udal Taldeak udal gobernuaren hizkuntza politika kritikatu du. Bildutik gogorarazi dute udalak 2011-2015 Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoari lotzeko asmo trinkoa erakutsi zuela baina, haien iritziz, “eguneroko kudeaketan Euskarak merezi eta behar duen tratamendua ez du zaintzen”.
Koalizioak hainbat adibide jari ditu, hala nola, herritarrei bideraturiko komunikazioetan erdera gailentzen dela, ekaineko Erdi Aroko Azokan euskararen presentzia txikia izan zela edota Portu auzoko obrei buruzko esku orrietan La Marina azaltzen dela: “Hiriko auzo baten izen ofiziala ez da errespetatzen, ‘Portu auzoa’ jarri ordez, ‘La Marina’ agertzen da”. Portuko lanen lehen fasea izan zenean ere ‘La Marina’ jarri zuten errepideko seinaleetan, eta, kritiken ondoren, udalak zuzendu zituen kartelak, eta ‘Portua’ jarri zuen ‘La Marina’-ren ordez.
Horretaz guztiaz gain, Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoari “jarraipen eskasa” antzematen diote Bildukoek: “Euskara Batzordeetan aipatzen ez den gaia da eta plan horrek finkatzen dituen helburuak nekez beteko dira lan horri ez bazaio ardura eta kemen berezia ematen”. Horregatik, “herrian euskararen erabilera gero eta eskasagoa” delako, udalari neurriak hartzeko galdegiten diote.