Ekologistek “arduratsu” jokatzea eskatu diote aldundiari Añarbeko baso erreserbaren gainean
Ekologistak Martxan, Eguzki eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak “udal erabakiekin arduratsu eta errespetuzkoa den jarrera” hartzeko eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Ildo horretatik, “presazkoa” dela gaineratu dute ̶...
Ekologistak Martxan, Eguzki eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak “udal erabakiekin arduratsu eta errespetuzkoa den jarrera” hartzeko eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Ildo horretatik, “presazkoa” dela gaineratu dute “harizti nahiz pagadiak biltzen dituzten landaredi, fauna eta habitat naturalen aldeko kontserbazio egoera egonkorra bermatuko duen neurria hartzea”.
Duela hiru urte onartu zuen Errenteriako Udalak Añarbe 1.000 hektareatako erreserba gune bihurtzeko ekimena, baina hori aurrera atera beharrean, “erreserbaren azalera murrizteko ahalegina eta Aiako Harria Natur Parkearen kudeaketaren paralisia” izan dela azaldu du, eta zentzu horretan, aldundiari “errespetuzko jarrera” hartzeko eskatu diotela.