Xabier Cazorlak eta Amets Sarasuak urrezko domina lortu zuten Hondarribiko Espainiako Kopan
Usurbil Judo Taldean ari den Xabier Cazorla lezoarrak urrezko domina lortu zuen asteburuan Hondarribian egin zen 17 urtez azpiko Espainiako Kopan. Azken konbatearen ondoren oso pozik agertu zen lezoarra, lehen aldiz igo baita Espainiako rankinerako pu...
Usurbil Judo Taldean ari den Xabier Cazorla lezoarrak urrezko domina lortu zuen asteburuan Hondarribian egin zen 17 urtez azpiko Espainiako Kopan. Azken konbatearen ondoren oso pozik agertu zen lezoarra, lehen aldiz igo baita Espainiako rankinerako puntuagarria den proba batean podioko goreneko koskara.
Guztira, bost lehia irabazi zituen Cazorlak. Lehen lau borroketan erraz nagusitu zen.
Finala Moldabiako ordezkariaren aurka izan zuen eta osta-osta irabazi zuen euskaldunak. Izan ere, 45 segundu falta zirela moldabiarrak yuko bat lortu zuen, baina konbatea amaitzeko 5 segunduren faltan Cazorlak wazaria markatu zuen, garaipena lortuz.
Sarasua ere garaile
Ama Guadalupekoa taldean ari den Amets Sarasuak ere urrezko domina lortu zuen, 70 kilotik beherako kategorian.