Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak bilera egingo du bihar arratsaldean
Beste aste batez Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak bilera eguna aldatu du astelehenetik ostiralera, “jende gehiago animatzeko asmoz”. Aste honetako bilera, beraz, bihar izango da, 19:00etan, Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzan. Langabezi...
Beste aste batez Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak bilera eguna aldatu du astelehenetik ostiralera, “jende gehiago animatzeko asmoz”. Aste honetako bilera, beraz, bihar izango da, 19:00etan, Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzan.
Langabeziak Oarsoaldean beste eskualdeetan baino eragin gehiago duela eta, “kalera ateratzea beste erremediorik” ez dagoela esan du batzarrak, langabeen haserrea adierazteko.
“Gu ez bagara mugitu eta antolatzen, beste inork ez dio buelta emango Oarsoaldeko langabe askok jasaten dugun egoera horri”, gaineratu dute.