Hondakinen Batzordearen iritziz, orain bezala segitzea «ezinezkoa» da
Herenegun egin zuen lehenbiziko bilera Ingurumen Aholku Kontseilutik sortu den Hondakinen Batzordeak. Udalak jakinarazi duenez, lehen bilera horretan, “askotariko adin, iritzi eta auzotako pertsonak” elkartu ziren Merkatuzarren. Udalaren ar...
Herenegun egin zuen lehenbiziko bilera Ingurumen Aholku Kontseilutik sortu den Hondakinen Batzordeak. Udalak jakinarazi duenez, lehen bilera horretan, “askotariko adin, iritzi eta auzotako pertsonak” elkartu ziren Merkatuzarren. Udalaren arabera, lehen bilera horretatik ondorioztatu zuten “egungo egoera berean jarraitzea ezinezkoa” dela, eta “gaikako bilketa areagotu eta birziklatu ezin den hondakina murriztu” beharra dagoela.
Zentzu horretan, zaborren eta hiri hondakinen bilketari buruzko ordenantza berritzeko beharra ikusi zuten —1997koa da—.
Hondakinen Batzordea “hausnarketa, iritzi trukaketa eta eztabaida gune” bat da, eta bere helburua zenbait proposamen eta ideia bildu, eta osatutako dokumentua udalari helaraztea izango da. Lan horretan ariko da datozen hilabeteetan, eta bizilagunen iritziak ere bilduko ditu, udalak azaldu duenez.
Hurrengo bilerara animatu dituzte herritarrak; datorren asteartean, hilaren 13an, izango da Merkatuzarren, 19:00etan. Beste lau talde ere osatu nahi dituzte: energia, biodibertsitatea, landa eta elikadura garapena, eta kutsadura. Informazio gehiago: aitor[a bildua]izadi21.net eta 943 49 22 15.

