Haurrek erabakiko dute zer nolako aisia nahi duten
Oiartzungo Irrien Lagunek haurrekin hiru saioko parte-hartzea prozesua antolatu dute, Oiartzungo haurrek zer nolako aisia nahi duten jakiteko. Jolasen, dantza eta kantuen bidez, eskalatuz… herria nola ikusten duten adieraziko dute bost eta 12 urte ar...
Oiartzungo Irrien Lagunek haurrekin hiru saioko parte-hartzea prozesua antolatu dute, Oiartzungo haurrek zer nolako aisia nahi duten jakiteko.
Jolasen, dantza eta kantuen bidez, eskalatuz… herria nola ikusten duten adieraziko dute bost eta 12 urte arteko haurrek. Beharrak, hutsuneak, nahiak… identifikatuko dituzte denen artean, zer egin daitekeen aztertu eta proposatzeko: “Guztia euskaraz, euskaratik eta euskararentzat, eta ongi pasatuz”.
Saioak hiru larunbatetan egingo dira: etzi, 17an eta 24an.
Dagoeneko 150 haurrek parte-hartze prozesuan izena eman dute, Oiartzungo Irrien Lagunen aurreikuspenak gaindituz. Adinka banatuko dira lan-taldeak, 17:00etan: ttikienak (5 urtekoak) Manuel Lekuona bibliotekan; LH 1. eta 2. mailakoak Haurtzaro Ikastolan; LH 3. eta 4. mailakoak Abaraxka Ludotekan, eta LH 5. eta 6. mailakoak, udaletxean.