Gutuna: “Gure Etxeko Atea Zabalik Dute”
Gure herriko sei gazte espetxeratzeko arriskuan daude. Azken hamabost urteetan euskal herritar askoren aurkako salbuespen politikaren ondorioz daude egoera larri horretan. Joan den urtean epaituak izan ziren, eta sei urte inguruko kartzela zigorra ezarri zieten epaileek, gazte erakunde independentista bateko kideak izateagatik. Hain zuzen ere, zilegia ez ezik, legezkoa izan beharko lukeen jarduera politiko batengatik. Euskal Herrian benetako bake agertokia eta irtenbide demokratikoa lortzeko urratsak ematen ari diren garai honetan, gobernu espainiarrak eta gobernu frantsesak prozesu honen aurkako ekintza errepresiboak bultzatzen dituzte. Euskal Herriko herritarren eta erakunde politiko, sindikal eta sozial gehienek ez dute jokaera hori ulertzen, ezta harekin bat etorri ere. Oso larria da sei gazte hauek sei urteko espetxealdiaz zigortzea bere jarduera politikoagatik, eta edozein unetan beren etxetik eraman ditzakete, haien familiatik eta lagunartetik urrun. Hala ere, ez dugu salaketa hutsa egin nahi. Pauso bat haratago eman nahi dugu. Bidegabekeria honen aurrean, herritar guztien, jendarte osoaren babesa bilatu nahi dugu, ideiak eta proiektu politikoez gain, eskubide guztiak pertsona eta proiektu guztientzat izan behar direla uste baitugu. Madrilgo gobernua herritarren eskubide zibil eta politikoak etengabe ari da erasotzen une honetan eta eskubideen defentsan indarrak metatu behar ditugu, gobernua geldiaraziko badugu. Beraz, ezinbestekoa iruditzen zaigu gazte hauekiko elkartasun handiena lortzea, [...]
Gure herriko sei gazte espetxeratzeko arriskuan daude. Azken hamabost urteetan euskal herritar askoren aurkako salbuespen politikaren ondorioz daude egoera larri horretan. Joan den urtean epaituak izan ziren, eta sei urte inguruko kartzela zigorra ezarri zieten epaileek, gazte erakunde independentista bateko kideak izateagatik. Hain zuzen ere, zilegia ez ezik, legezkoa izan beharko lukeen jarduera politiko batengatik.
Euskal Herrian benetako bake agertokia eta irtenbide demokratikoa lortzeko urratsak ematen ari diren garai honetan, gobernu espainiarrak eta gobernu frantsesak prozesu honen aurkako ekintza errepresiboak bultzatzen dituzte. Euskal Herriko herritarren eta erakunde politiko, sindikal eta sozial gehienek ez dute jokaera hori ulertzen, ezta harekin bat etorri ere.
Oso larria da sei gazte hauek sei urteko espetxealdiaz zigortzea bere jarduera politikoagatik, eta edozein unetan beren etxetik eraman ditzakete, haien familiatik eta lagunartetik urrun. Hala ere, ez dugu salaketa hutsa egin nahi. Pauso bat haratago eman nahi dugu. Bidegabekeria honen aurrean, herritar guztien, jendarte osoaren babesa bilatu nahi dugu, ideiak eta proiektu politikoez gain, eskubide guztiak pertsona eta proiektu guztientzat izan behar direla uste baitugu.
Madrilgo gobernua herritarren eskubide zibil eta politikoak etengabe ari da erasotzen une honetan eta eskubideen defentsan indarrak metatu behar ditugu, gobernua geldiaraziko badugu. Beraz, ezinbestekoa iruditzen zaigu gazte hauekiko elkartasun handiena lortzea, herritarren babesa dutela adieraztea eta euskal jendartea gobernuaren errepresio-bidearen aurka dagoela erakustea. Azken batez, argi eta ozen esan behar diegu gobernuei eskubide zibil eta politikoak errespetatu behar direla, legez zein ekintzez.
Honengatik, zuri, herritar horri, pauso hori ematea eta Eleak mugimenduak sei gazte hauen alde abian jarri duen Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egitea eskatu nahi dizugu.
Santi Angulo. Oreretako Eleak mugimendua.