Bide mozketak egingo dituzte Behobia-Donostia dela eta
Igande honetan Behobia-Donostia maratoi erdia Pasaiatik igaroko da, eta horregatik, bide mozketak egingo dituzte Trintxerpe eta San Pedron. 10:30etik 14:30era bitartean zirkulazioa mugatu egingo da Euskadi etorbidean. Trintxerpera eta San Pedrora sartu...
Igande honetan Behobia-Donostia maratoi erdia Pasaiatik igaroko da, eta horregatik, bide mozketak egingo dituzte Trintxerpe eta San Pedron. 10:30etik 14:30era bitartean zirkulazioa mugatu egingo da Euskadi etorbidean. Trintxerpera eta San Pedrora sartu eta irteerak portutik egin beharko dituzte gidariak, horretarako propio prestatutako bidetik.
Azkuene kaleko irteera ezingo da erabili. Bi barrutietako goiko aldeko bizilagunek Arrandegi kalera jo beharko dute, eta handik portuko bidea hartu. Kontrako bidea egiteko, Marinelen aldapatik egin beharko dute. Bestalde, Lasa aparkalekuan autoa utzita dutenek, lasterketak iraun bitartean ezingo dute atera.
Horregatik guztiagatik, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du Pasaiako Udalak. Hori bai, barrutietara doazen autobusek egingo duten lehen eta azken geldialdia Escalerillasen izango da. Lasterketak eragin ditzaken eragozpenak barkatzeko eskatu diete.