“Bertako eta etorkinen espazio” izatea du xede Bizilagunak ekimenak
Lehen aldiz egingo dute hilaren 24an Bizilagunak ekimena. Europan urteak dira egiten dutela, eta aurten Gipuzkoan ere egingo dituzte bertako eta etorkinen arteko bazkariak, baita eskualdean ere, SOS Arrazakeriaren eskutik. Bizilagunak ekimenak “espazio bat” izan nahi du, “bertakoak eta etorkinak hobeto ezagutzeko”. Herenegun aurkeztu zuten ekimena Gerardo Carrere SOS Arrazakeriako kideak eta Ainitze Zabala dinamizatzaileak. Ekimen horretan ere ez zen falta izan bazkarian parte hartuko duen ordezkari bat: Lofti Boussouf. Jatorriz marokoarra da Boussouf, baina aspalditxotik bizi da Errenteria-Oreretan. Boussoufen iritziz, ekimen horrek bertako eta etorkinen arteko “izotzaldia urtzeko” balioko du: “Askotan galdera asko sortzen dira, baina ez da horiei erantzuteko aukerarik izaten”. Boussoufekin batera parte hartuko dute eskualdeko hainbat aurpegi ezagunek, euren familiarekin batera: Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Xabier Pombo Pasaiako Ezker Anitzako zinegotziak eta Sorkun Rubio abeslariak. Prozesu guztian zehar dinamizatzaile baten laguntza izango dute, baita bazkarian zehar ere. Berak egingo ditu aurkezpenak egun horretan, eta behin lotsak kendu ostean, lanaz, ohiturez, egunerokotasunaz, arazoez eta beste zenbait gaiez hitz egitea da asmoa. Estereotipoak hautsiz Azken finean, iniziatiba horren helburu nagusia, “zuzeneko ezagutzaren bidez estereotipoak haustea da”, Carrerek azaldu duenez. Oraingoz, 60 bazkari egingo dituzte Gipuzkoan, horietatik hamabi eskualdean. Txekia, Eslovakia, Malta, Portugal, Italia, Hungaria eta Belgikan ere egingo [...]
Lehen aldiz egingo dute hilaren 24an Bizilagunak ekimena. Europan urteak dira egiten dutela, eta aurten Gipuzkoan ere egingo dituzte bertako eta etorkinen arteko bazkariak, baita eskualdean ere, SOS Arrazakeriaren eskutik. Bizilagunak ekimenak “espazio bat” izan nahi du, “bertakoak eta etorkinak hobeto ezagutzeko”.
Herenegun aurkeztu zuten ekimena Gerardo Carrere SOS Arrazakeriako kideak eta Ainitze Zabala dinamizatzaileak. Ekimen horretan ere ez zen falta izan bazkarian parte hartuko duen ordezkari bat: Lofti Boussouf.
Jatorriz marokoarra da Boussouf, baina aspalditxotik bizi da Errenteria-Oreretan. Boussoufen iritziz, ekimen horrek bertako eta etorkinen arteko “izotzaldia urtzeko” balioko du: “Askotan galdera asko sortzen dira, baina ez da horiei erantzuteko aukerarik izaten”.
Boussoufekin batera parte hartuko dute eskualdeko hainbat aurpegi ezagunek, euren familiarekin batera: Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Xabier Pombo Pasaiako Ezker Anitzako zinegotziak eta Sorkun Rubio abeslariak.
Prozesu guztian zehar dinamizatzaile baten laguntza izango dute, baita bazkarian zehar ere. Berak egingo ditu aurkezpenak egun horretan, eta behin lotsak kendu ostean, lanaz, ohiturez, egunerokotasunaz, arazoez eta beste zenbait gaiez hitz egitea da asmoa.
Estereotipoak hautsiz
Azken finean, iniziatiba horren helburu nagusia, “zuzeneko ezagutzaren bidez estereotipoak haustea da”, Carrerek azaldu duenez.
Oraingoz, 60 bazkari egingo dituzte Gipuzkoan, horietatik hamabi eskualdean. Txekia, Eslovakia, Malta, Portugal, Italia, Hungaria eta Belgikan ere egingo dituzte bazkariak eta 2.000 lagunek parte hartzea espero dute antolatzaileek. Hala ere, oraindik izena emateko aukera dago info@mugak.info helbidean edo 943 32 18 11 telefono zenbakian.