Atzelaririk Onenaren Sarian bigarren izan da Manex Urtasun, Floridan
Manex Urtasun irundarra Floridako Dania Jai Alai pilotalekuan egindako zesta punta binakako txapelketako bigarren atzelari onena izan da. Urtasunek 23 garaipen edo kiniela eskuratu ditu udako denboraldik iraun bitartean; maiatzean hasi eta iragan astean bukatu zen denboraldia, hain zuzen. Irundarrak azken partidara arte postu horretako lehen saria irabazteko aukera eduki zuen arren, azkenean bigarrena izan zen sailkapen horretan. Gotzon Enbil zumaiarrak eskuratu zuen lehenengo postua, baina hala ere, Urtasunek goi mailako pelotaria dela erakutsi du Floridako Dania Jai Alaien. Dania Jai Alai pilotalekua Miami hiritik hogei bat minutura dago. Urtasunek 2007. urtean erabaki zuen Ameriketako Estatu Batuetara joatea, eta Donibane-Lohizuneko pilotalekuan ikasitakoa bertan erakustera. Hala, Daniako koadroa osatzen duten 36 pilotarien artean txoko bat lortu du irundarrak.
Manex Urtasun irundarra Floridako Dania Jai Alai pilotalekuan egindako zesta punta binakako txapelketako bigarren atzelari onena izan da. Urtasunek 23 garaipen edo kiniela eskuratu ditu udako denboraldik iraun bitartean; maiatzean hasi eta iragan astean bukatu zen denboraldia, hain zuzen.
Irundarrak azken partidara arte postu horretako lehen saria irabazteko aukera eduki zuen arren, azkenean bigarrena izan zen sailkapen horretan. Gotzon Enbil zumaiarrak eskuratu zuen lehenengo postua, baina hala ere, Urtasunek goi mailako pelotaria dela erakutsi du Floridako Dania Jai Alaien.
Dania Jai Alai pilotalekua Miami hiritik hogei bat minutura dago. Urtasunek 2007. urtean erabaki zuen Ameriketako Estatu Batuetara joatea, eta Donibane-Lohizuneko pilotalekuan ikasitakoa bertan erakustera.
Hala, Daniako koadroa osatzen duten 36 pilotarien artean txoko bat lortu du irundarrak.