8-12 urteko 1.305 ikaslek egiten dute Eskola Kirola Oarsoaldea eskualdean
Eskualdeko ikasleen erdia da kopuru hori; nesken parte hartzea ere goraka doa pixkanaka Oarsoaldeko lau udalek, 2012-2013 ikasturteko Eskola Kirolaren datu esanguratsuenak ezagutarazi dituzte. Horien artean nabarmenena honakoa da: eskualdeko lau herrietako ikastetxeetan 8-12 urteko 2.695 ikasle daude, eta horietatik ia erdiak egiten dute Eskola Kirola, 1.305ek. Ikasle horiek, 119 taldetan banatuta aritzen dira kirolean. Horietatik 64 Errenteria-Oreretakoak dira, 24 Oiartzungoak, 17 Pasaiakoak eta 14 Lezokoak. Horiek denak gidatzeko, 82 entrenatzaile ari dira lanean. Udalek nabarmendu dutenez, nesken parte hartzea «poliki bada ere», goraka doa urtez urte. Neska ikasleen%34,26k parte hartzen du Eskola Kirolean. Mutilen artean, berriz, datu hori %62,05ekoa da. Eskualdeko lau udalek nabarmendu dutenez, datu horiek argi uzten dute Eskola Kirola dela ikasleek eskolaz kanpo egiten duten jarduera nagusia. Udalek 14 urte inguru daramate Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean: «Kirol eta euskara teknikarien lan mahai batek, Eskola Kiroleko koordinatzaileen bitartez gidatutako lanari esker, entrenatzaileen kirol prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera ahalbidetzen ari dira gaur egun».
Eskualdeko ikasleen erdia da kopuru hori; nesken parte hartzea ere goraka doa pixkanaka
Oarsoaldeko lau udalek, 2012-2013 ikasturteko Eskola Kirolaren datu esanguratsuenak ezagutarazi dituzte. Horien artean nabarmenena honakoa da: eskualdeko lau herrietako ikastetxeetan 8-12 urteko 2.695 ikasle daude, eta horietatik ia erdiak egiten dute Eskola Kirola, 1.305ek.
Ikasle horiek, 119 taldetan banatuta aritzen dira kirolean. Horietatik 64 Errenteria-Oreretakoak dira, 24 Oiartzungoak, 17 Pasaiakoak eta 14 Lezokoak. Horiek denak gidatzeko, 82 entrenatzaile ari dira lanean.
Udalek nabarmendu dutenez, nesken parte hartzea «poliki bada ere», goraka doa urtez urte. Neska ikasleen%34,26k parte hartzen du Eskola Kirolean. Mutilen artean, berriz, datu hori %62,05ekoa da.
Eskualdeko lau udalek nabarmendu dutenez, datu horiek argi uzten dute Eskola Kirola dela ikasleek eskolaz kanpo egiten duten jarduera nagusia.
Udalek 14 urte inguru daramate Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean: «Kirol eta euskara teknikarien lan mahai batek, Eskola Kiroleko koordinatzaileen bitartez gidatutako lanari esker, entrenatzaileen kirol prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera ahalbidetzen ari dira gaur egun».