Grebarekin bat egiteko eskatuko dute aste honetan CCOOk eta UGTk
Azaroaren 14an Europa mailan deitutako greba egunarekin bat egiteko helburuarekin, CCOO eta UGT sindikatuek hainbat ekintza antolatu dituzte Irunen aste honetarako. Ahalik eta jende eta afiliatu gehien greba deialdiarekin bat egitea nahi dute sindikatuetako ordezkariek, eta horretarako, UGT sindikatuak batzar informatiboa deitu du gaur arratsalderako Amaian (17:30). Hala, Damaso Casado UGT sindikatuko EAEko koordinatzailea eta Felipe Javier Pascua Behe Bidasoa eskualdeko ordezkariak izango dira batzarrean, azaroaren 14ean greba orokorra deitzeko arrazoi nagusiak zeintzuk diren azaltzeko. Horrez gain, bilkuraren ondoren, elkarretaratzea egingo dute 19:15ean, Pio XII. plazan. “Alderdi Popularraren gobernuak aplikatutako murrizketa politikaren aurka” greba orokorrera jotzeko eskatu diete sindikatuko ordezkariek hiritar zein afiliatuei. “Momentura arte gainera, atzeraldi ekonomikoan eta hiritarren pobrezian sakontzea besterik ez du lortu”, erantsi dute. CCOO, larunbatean Patxi Cornejo CCOO sindikatuko Behe Bidasoa eskualdeko arduradunak jakinarazi duenez, sindikatuak manifestazioa deitu du larunbaterako, Irunen. Unai Sordo sindikatuko EAEko koordinatzaileak parte hartuko du ekitaldian, eta Frantziako CGT sindikatuko ordezkariak ere bertan izango direla baieztatu dute. Horiek horrela, “afiliatu, langile eta herritarrek” azaroaren 14ko greba deialdiarekin bat egitea da sindikatuaren helburu nagusia. Hortaz, giroa berotzeko izango da larunbateko mobilizazioa, 11:30ean, Ficobatik abiatuta. Zabaltza plazan bukatuko da, eta ondoren, Unai Sordo koordinatzaileak mitina emango du.
Azaroaren 14an Europa mailan deitutako greba egunarekin bat egiteko helburuarekin, CCOO eta UGT sindikatuek hainbat ekintza antolatu dituzte Irunen aste honetarako. Ahalik eta jende eta afiliatu gehien greba deialdiarekin bat egitea nahi dute sindikatuetako ordezkariek, eta horretarako, UGT sindikatuak batzar informatiboa deitu du gaur arratsalderako Amaian (17:30).
Hala, Damaso Casado UGT sindikatuko EAEko koordinatzailea eta Felipe Javier Pascua Behe Bidasoa eskualdeko ordezkariak izango dira batzarrean, azaroaren 14ean greba orokorra deitzeko arrazoi nagusiak zeintzuk diren azaltzeko. Horrez gain, bilkuraren ondoren, elkarretaratzea egingo dute 19:15ean, Pio XII. plazan.
“Alderdi Popularraren gobernuak aplikatutako murrizketa politikaren aurka” greba orokorrera jotzeko eskatu diete sindikatuko ordezkariek hiritar zein afiliatuei. “Momentura arte gainera, atzeraldi ekonomikoan eta hiritarren pobrezian sakontzea besterik ez du lortu”, erantsi dute.
CCOO, larunbatean
Patxi Cornejo CCOO sindikatuko Behe Bidasoa eskualdeko arduradunak jakinarazi duenez, sindikatuak manifestazioa deitu du larunbaterako, Irunen. Unai Sordo sindikatuko EAEko koordinatzaileak parte hartuko du ekitaldian, eta Frantziako CGT sindikatuko ordezkariak ere bertan izango direla baieztatu dute.
Horiek horrela, “afiliatu, langile eta herritarrek” azaroaren 14ko greba deialdiarekin bat egitea da sindikatuaren helburu nagusia. Hortaz, giroa berotzeko izango da larunbateko mobilizazioa, 11:30ean, Ficobatik abiatuta. Zabaltza plazan bukatuko da, eta ondoren, Unai Sordo koordinatzaileak mitina emango du.