Emaztea hiltzen saiatu zen gizon baten kontrako epaiketa hasiko da hilaren 13an
Hilaren 13an Gipuzkoako Lurralde Auzitegian emaztea labankadaz hiltzen saiatzea egotzi dioten Errenteria-Oreretako gizon baten kontrako epaiketa hasiko da. Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du. 2010eko urriaren 26an izan zir...
Hilaren 13an Gipuzkoako Lurralde Auzitegian emaztea labankadaz hiltzen saiatzea egotzi dioten Errenteria-Oreretako gizon baten kontrako epaiketa hasiko da. Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du.
2010eko urriaren 26an izan ziren gertakariak. Gizonak ustez labanaz mehatxatu zuen lehenbizi emakumea, eta lepoan zauri bat ere egin zion. Emakumea ama telefonoz deitzen saiatu zen, baina gizonak ez zion utzi, eta ustez hainbat labankada egin zizkion emakumeari buruan, aurpegian eta sorbaldan.
Fiskaltzaren txostenaren arabera, “emakumeen kontrako indarkeriarekiko arrisku handiko perfila” du gizonak.