Bizilagunak ekimena, bertako eta etorkinentzako espazioa
Europako zazpi herrialdetan egingo da hilaren 18an Bizilagunak ekimena, eta Euskal Herrian ere izango du tokia aurten. Ekimen horren oinarria bertakoak eta etorkinak elkar ezagutzeko espazio bat ematea da, eta hori bazkari batean oinarrituko da. Dagoeneko eskualdean hamabi familiek eman dute izena, eta bazkari bat egiteko konpromisoa hartu dute: oraindik ez dakite euren etxean izango den, edo bazkaltzea tokatu zaien familiaren etxean. Eskualdeko bi aurpegi ezagunek ere bat egin dute ekimenarekin: Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Xabier Pombo Pasaiako Ezker Anitzako zinegotziak. Prozesu guztian zehar dinamizatzaile baten laguntza izango dute, baita bazkarian zehar ere. Berak egingo ditu aurkezpenak bazkari horretan, eta behin lotsak kendu ostean, euren lanaz, ohiturez, egunerokotasunaz, arazoez eta beste zenbait gaiez hitz egitea da asmoa. SOS Arrazakeriaren eskutik egingo dute ekimena Gipuzkoan. Elkartearen arabera, “zuzeneko ezagutzaren bidez estereotipoak hautsi” nahi dituzte. Lotty Boussouf ekimenean parte hartuko duen kideetako bat da. Jatorriz marokoarra da, baina Errenteria-Oreretan bizi da aspalditxotik. Boussoufen iritziz, ekimen horrek bertako eta etorkinen arteko “izotzaldia urtzeko” balioko du: “Askotan galdera asko sortzen dira, baina ez da horiei erantzuteko aukerarik izaten”. Izena ematekoa epea oraindik zabalik da, eta horretarako bi bide daude info[a bildua]mugak.info-ra idaztea edo 943 32 18 11 telefono zenbakira deitzea. Bestalde, hirugarren urtez [...]
Europako zazpi herrialdetan egingo da hilaren 18an Bizilagunak ekimena, eta Euskal Herrian ere izango du tokia aurten. Ekimen horren oinarria bertakoak eta etorkinak elkar ezagutzeko espazio bat ematea da, eta hori bazkari batean oinarrituko da. Dagoeneko eskualdean hamabi familiek eman dute izena, eta bazkari bat egiteko konpromisoa hartu dute: oraindik ez dakite euren etxean izango den, edo bazkaltzea tokatu zaien familiaren etxean. Eskualdeko bi aurpegi ezagunek ere bat egin dute ekimenarekin: Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Xabier Pombo Pasaiako Ezker Anitzako zinegotziak.
Prozesu guztian zehar dinamizatzaile baten laguntza izango dute, baita bazkarian zehar ere. Berak egingo ditu aurkezpenak bazkari horretan, eta behin lotsak kendu ostean, euren lanaz, ohiturez, egunerokotasunaz, arazoez eta beste zenbait gaiez hitz egitea da asmoa. SOS Arrazakeriaren eskutik egingo dute ekimena Gipuzkoan. Elkartearen arabera, “zuzeneko ezagutzaren bidez estereotipoak hautsi” nahi dituzte.
Lotty Boussouf ekimenean parte hartuko duen kideetako bat da. Jatorriz marokoarra da, baina Errenteria-Oreretan bizi da aspalditxotik. Boussoufen iritziz, ekimen horrek bertako eta etorkinen arteko “izotzaldia urtzeko” balioko du: “Askotan galdera asko sortzen dira, baina ez da horiei erantzuteko aukerarik izaten”.
Izena ematekoa epea oraindik zabalik da, eta horretarako bi bide daude info[a bildua]mugak.info-ra idaztea edo 943 32 18 11 telefono zenbakira deitzea.
Bestalde, hirugarren urtez antolatuko du SOS Arrazakeriak Gipuzkoako Solidarioa ekimena Donostiako Kursaalean. Etorkinen “normaltasun irudia” ematea da horren asmoa, eta aurten Bizilagunak-en parte hartzen duten familiak gonbidatu dituzte.