1.305 ikasle Eskola Kirolean
Oarsoaldeko lau udalek jakinarazi duenez, eskualdeko lau herrietako ikastetxeetan 8-12 urteko 2.695 ikasle daude, eta horietatik ia erdiak egiten dute Eskola Kirola, 1.305ek. Ikasle horiek, 119 taldetan banatuta aritzen dira kirolean. Horietako 64 tald...
Oarsoaldeko lau udalek jakinarazi duenez, eskualdeko lau herrietako ikastetxeetan 8-12 urteko 2.695 ikasle daude, eta horietatik ia erdiak egiten dute Eskola Kirola, 1.305ek.
Ikasle horiek, 119 taldetan banatuta aritzen dira kirolean. Horietako 64 talde Errenteria-Oreretakoak dira, 24 Oiartzungoak, 17 Pasaiakoak eta 14 Lezokoak. Horiek denak gidatzeko, 82 entrenatzaile ari dira lanean. Udalek nabarmendu dutenez, nesken parte hartzea «poliki bada ere», goraka doa urtez urte. Neska ikasleen%34,26k parte hartzen du Eskola Kirolean. Mutilen artean, berriz, ehuneko hori %62,05ekoa da.