Iñaki Dieguez, Cirque du Soleil-etik Itsas Etxera
Iñaki Diequez Quartet taldeak kontzertua emango du ostiralean, hilak 9, Itsas Etxeko auditoriumean, 20:30ean. Cirque du Soleil konpainiarekin ia 1.000 saio eman ondoren, zirkoa utzi eta Birak lana grabatu du Iñaki Dieguez akordeoilari irundarrak, beste 23 musikarien laguntzarekin, horien artean Ritxi Salaberria hondarribiarra. Itsas Etxean lauko formatoan ariko da Dieguez eta Salaberria ondoan izango du, baxuarekin. Birak diskoan mundu osoan zehar Cirque du Soleil konpainiarekin ia hiru urtez ibilita bereganatutako esperientziak islatzen ditu. Hainbat lankidetza izan ditu: Musikari brasiliarrak (Daniel Baeder, Renato Martins, Juninho Costa…), Quebecekoak (Sebastien Savard, Raphael Lavoie…), eta AEBekoak (Fernando Diez). Diskoa AEBetako zenbait hiritan, Brasilen (Sao Paulon eta Salvador de Bahian), Montrealen, eta Bruselan grabatua izan da eta Euskal Herriko hainbat musikarik ere parte hartu dute: Igor Telletxea, Ritxi Salaberria, Pascal Gaigne, Oreka Tx, Mixel Ducau, Javier Perez Azpeitia, Ruben Caballero eta Txus Aranburu, besteak beste. Birak diskoak jazza eta folka nahasten ditu; hala, entzuleak ezagunak dituen doinuak entzuteko aukera du, hala nola, fandangoa, ezpatadantza, tangoa eta fusio musikak. Grabaketan lagundu dioten hiru musikarirekin igoko da Dieguez Itsas Etxeko taulara: Pascal Gaigne (gitarra), Ritxi Salaberria (baxua) eta Igor Telletxea (bateria). Sarrerak dagoeneko salgai daude herriko bi turismo bulegoetan, ohiko ordutegian: 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara. Kontzertuaren egunean Itsas Etxeko lehiatilan [...]
Iñaki Diequez Quartet taldeak kontzertua emango du ostiralean, hilak 9, Itsas Etxeko auditoriumean, 20:30ean. Cirque du Soleil konpainiarekin ia 1.000 saio eman ondoren, zirkoa utzi eta Birak lana grabatu du Iñaki Dieguez akordeoilari irundarrak, beste 23 musikarien laguntzarekin, horien artean Ritxi Salaberria hondarribiarra. Itsas Etxean lauko formatoan ariko da Dieguez eta Salaberria ondoan izango du, baxuarekin.
Birak diskoan mundu osoan zehar Cirque du Soleil konpainiarekin ia hiru urtez ibilita bereganatutako esperientziak islatzen ditu. Hainbat lankidetza izan ditu: Musikari brasiliarrak (Daniel Baeder, Renato Martins, Juninho Costa…), Quebecekoak (Sebastien Savard, Raphael Lavoie…), eta AEBekoak (Fernando Diez). Diskoa AEBetako zenbait hiritan, Brasilen (Sao Paulon eta Salvador de Bahian), Montrealen, eta Bruselan grabatua izan da eta Euskal Herriko hainbat musikarik ere parte hartu dute: Igor Telletxea, Ritxi Salaberria, Pascal Gaigne, Oreka Tx, Mixel Ducau, Javier Perez Azpeitia, Ruben Caballero eta Txus Aranburu, besteak beste.
Birak diskoak jazza eta folka nahasten ditu; hala, entzuleak ezagunak dituen doinuak entzuteko aukera du, hala nola, fandangoa, ezpatadantza, tangoa eta fusio musikak. Grabaketan lagundu dioten hiru musikarirekin igoko da Dieguez Itsas Etxeko taulara: Pascal Gaigne (gitarra), Ritxi Salaberria (baxua) eta Igor Telletxea (bateria).
Sarrerak dagoeneko salgai daude herriko bi turismo bulegoetan, ohiko ordutegian: 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara. Kontzertuaren egunean Itsas Etxeko lehiatilan sarrerak erosteko aukera izango da, saioa hasi baino ordubete lehenagotik. Sarreraren prezio sei euro izango da.