Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Garaipena eskuratu dute Allerruko talde guztiek asteburuan

Garaipena eskuratu dute Allerruko talde guztiek asteburuan

admin
Bidasoa
2012/11/06

Lanak bikain egin dituzte azken jardunaldian Lezoko kirol taldeek. Guztiek garaipena lortu dute, eta batzuen kasuan, sailkapen nagusian gora egiteko balio izan diete garaipenek.

Hori da Allerruko Erregional Preferente Mailako mutilen kasua. Garaipena eskuratu zuten ostegunean, gol bakarreko aldearekin. Zuri-berdeek 3-2 gainditu zituzten Santo Tomas Lizeoko mutilak. Horrenbestez, osteguneko partidaren ondoren, postu bat gora egin du sailkapen nagusian Lezoko taldeak, eta une honetan laugarrena da taulan hamasei punturekin, Vasconia, Martutene eta Astigarragako Mundarro taldeen atzetik.

Datorren jardunaldian Usurbilen kontra jokatuko dute Erregional Preferente Mailakoek, etxetik kanpo. Usurbil zazpigarrena da sailkapen taulan.

Emakumeek, 2-1
Allerruko emakumeek garaipena lortu zuten, berriz ere, osteguneko partidan, eta hirugarren jarraitzen dute Gipuzkoako Emakumeen Ligako sailkapen nagusian, hamabi punturekin. Allerrukoek 2-1 garaitu zituzten Intxaurdi taldekoak Lezoko Plazetan.

Hurrengo partida Urolaren kontra dute, datorren igandean. Urolakoak hamargarrenak dira taulan.

Lehen Erregionaleko Allerru B taldekoak izan dira partidarik jokatu ez duten bakarrak. Izan ere, atseden hartu dute asteburuan jokatutako jardunaldian. Hurrengoan, berriz, Beti Onaren kontra jokatuko dute Allerru B-koek etxean.

Areto futbolekoak ongi
Areto futbolari dagokionez, Beraungo frontoian ongi aritu ziren joan den larunbatean Allerru-Jaizkibelekoak, eta garaipena zakuan itzuli ziren etxera. 4-6 garaitu zuten Gamon taldea.

Hurrengo jardunaldian Bide-Bide Laskurainen kontra ariko dira, nor baino nor. Allerru-Jaizkibel taldea zazpigarrena da sailkapenean, zortzi punturekin, eta Bide Bide Laskurainekoak, berriz, bigarren lekuan daude, hamar punturekin.

Saskibaloian, 86-66
Aurreko jardunaldian garaipenik gabe itzuli baziren ere, azkenekoan lan txukuna egin dute etxean Allerru saskibaloi taldeko mutilek. Bekoerrota kiroldegian jokatu zuten partida joan den ostiralean, eta 86-66 garaitu zuten Soraluze-Bergara taldea. Allerruko mutilak zortzigarrenak dira sailkapenean.

Hurrengo jardunaldian, Gipuzkoako Lehen Mailako zazpigarrenean hain zuzen ere, DKS taldearen kontra ariko dira Allerruko mutilak. DKS, Allerru baino bi postu gorago dago sailkapenean, puntu bat gehiagorekin.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.