‘Bizilagunak’ egitasmoa aurkeztuko dute gaur arratsaldean
Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Merkatuzarren azaroaren 18an egingo duten Bizilagunak egitasmoa. Egun horretan Europa osoan askotariko jatorrien arteko elkarbizitza sustatzeko asmoz bazkaltzeko elkartuko dira, 14:00etan. Gipuzkoan 60 bazkari egitea a...
Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Merkatuzarren azaroaren 18an egingo duten Bizilagunak egitasmoa. Egun horretan Europa osoan askotariko jatorrien arteko elkarbizitza sustatzeko asmoz bazkaltzeko elkartuko dira, 14:00etan. Gipuzkoan 60 bazkari egitea aurreikusi dute, horietatik hamabi Oarsoaldean. Hala nola, Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Xabier Pombo Pasaiako zinegotziak parte hartuko dute euren familiarekin batera.
Ekimenaren antolatzaileek gogorarazi dutenez, Gipuzkoan 112 nazionalitatetik gora daude eta ehun hizkuntza inguru hitz egiten dute.
Egitasmoan parte hartu nahi dutenek www.nextdoorfamily.eu-n sar daitezke eta esku orria bete edo 943 321811 telefono zenbakira deitu edo info[a bildua]mugak.org-era idatzi.