Adin txikiko bat atxilotua, lokal batean osteagatik
Ertzaintzak 15 urteko mutil bat atxilotu du gazte lokal batean lapurtu duelakoan. Gaineratu duenez, adin txikikoa labana eta aizto batekin sartu zen lokalean igande goizaldean, eta mehatxupean, dirua eta ondasunak ematera behartu zituen han zeudenak. G...
Ertzaintzak 15 urteko mutil bat atxilotu du gazte lokal batean lapurtu duelakoan. Gaineratu duenez, adin txikikoa labana eta aizto batekin sartu zen lokalean igande goizaldean, eta mehatxupean, dirua eta ondasunak ematera behartu zituen han zeudenak. Gazteek salaketa jarri zuten, eta ertzainek gauean atxilotu zuten ustezko lapurra. Adin txikikoen zentrotik desagertua zegoen.