Proegak elkartasun kontzertua antolatuko du Itsas Etxean, Argentinan gazteentzat etxe bat eraikitzeko
La Salleko anaien Proyde-Proega fundazioak kontzertu solidarioa antolatuko du heldu den larunbatean Hondarribiko Itsas Etxean, Cordoba probintzian dagoen Malvinas Argentinas herrian (Argentina) gazteentzako etxe bat eraikitzeko dirua biltzeko. Egitasmo hori 2012an Hondarribiko Udalak diruz lagundu dituen proiektuetako bat da. Klink, Surbesta, Goxoki eta Zumardikoak abesbatzek, Musika Eskolako trikitilariek eta Udal Txistulari Bandak parte hartuko dute larunbateko kontzertuan. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, turismo bulegoetan. Ekitaldiaren egunean ere erosteko aukera izango da, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik. Sarreraren prezioa bost eurokoa izango da, bi Itsas Etxeko gastuetarako eta beste hiru egitasmorako. Gainera, Proega fundazioak bi kontu korronte zenbaki eman ditu, kontzertura joateko aukera izango ez duten eta egitasmoa diruz lagundu nahi dutenentzat: Kutxabank: 2101 0010 45 0010522126. La Caixa: 2100 6547 69 2100035695.
La Salleko anaien Proyde-Proega fundazioak kontzertu solidarioa antolatuko du heldu den larunbatean Hondarribiko Itsas Etxean, Cordoba probintzian dagoen Malvinas Argentinas herrian (Argentina) gazteentzako etxe bat eraikitzeko dirua biltzeko. Egitasmo hori 2012an Hondarribiko Udalak diruz lagundu dituen proiektuetako bat da.
Klink, Surbesta, Goxoki eta Zumardikoak abesbatzek, Musika Eskolako trikitilariek eta Udal Txistulari Bandak parte hartuko dute larunbateko kontzertuan. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, turismo bulegoetan. Ekitaldiaren egunean ere erosteko aukera izango da, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik. Sarreraren prezioa bost eurokoa izango da, bi Itsas Etxeko gastuetarako eta beste hiru egitasmorako.
Gainera, Proega fundazioak bi kontu korronte zenbaki eman ditu, kontzertura joateko aukera izango ez duten eta egitasmoa diruz lagundu nahi dutenentzat:
- Kutxabank: 2101 0010 45 0010522126.
- La Caixa: 2100 6547 69 2100035695.


