Irabazi gabe jarraitzen du La Bacaladerak
Gol bakarragatik galdu zuen La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak larunbatean Hondartza kiroldegian Corazonistasen aurka jokatutako partidan. Multzoko talde onenetakoa da Corazonistas, baina etxekoek azken minutura arte borrokatu zuten eta garaip...
Gol bakarragatik galdu zuen La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak larunbatean Hondartza kiroldegian Corazonistasen aurka jokatutako partidan. Multzoko talde onenetakoa da Corazonistas, baina etxekoek azken minutura arte borrokatu zuten eta garaipena ez zuten urruti eduki. Baina, azkenean, bi puntuek Gasteizera ihes egin zuten eta La Bacaladera sailkapeneko behekaldean segituko du beste astebetez.
Sei partidaren ondoren garaipena zer den ez dakite Hondarribikoek, hiru berdinketa eta beste hainbeste porrot pilatu baitituzte orain arte. Hamabigarren dira, hiru punturekin, Urduliz eta Trapagaran taldeekin berdinduta. Atzetik Gure Auzune (2 puntu) eta Basauri (puntu 1) dituzte.
Hobetzeko aukera
Hain zuzen ere, Gure Auzune taldeak bisitatuko du datorren asteburuan Hondartza kiroldegia. Aukera ona izango dute La Bacaladerakoek denboraldiko helburua zein den zehazten joateko. Irabaziz gero, arnasa hartu eta sailkapeneko erdialdera jauzi egin dezakete, baina galtzen badute kostata aterako dira zulotik.

