Adin txikiko bat atxilotu dute gazte lokal batean lapurtzeagatik
Ertzaintzak 15 urteko gaztetxo bat atxilotu du igande goizaldean gazte lokal batean larderiaz lapurtzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, lapurreta egiteko garaian labana bat erabili zuen gazteei beldurra eragiteko, eta ustez euren gauzak ostu zizkien. ...
Ertzaintzak 15 urteko gaztetxo bat atxilotu du igande goizaldean gazte lokal batean larderiaz lapurtzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, lapurreta egiteko garaian labana bat erabili zuen gazteei beldurra eragiteko, eta ustez euren gauzak ostu zizkien.
Gaineratu duenez, adin txikikoa labana eta aizto batekin sartu zen lokalean igande goizaldean, eta mehatxupean, dirua eta ondasunak ematera behartu zituen. Gertakarien ondoren, lapurreta salatu zuten gazteek. Gauean atzeman zuten ertzainek adin txikikoa Foru plazan. Adin txikikoen zentro batetik desagertua zegoen ustezko lapurra.

