Judozaleek eta judokek Jostaldi bete dute
Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketa jokatzen ari dira gaurkoan Jostaldi pilotalekuan. Hainbat herrialdeetatik etorritako gazteak -kadeteak, hain zuzen- lehiatzen ari dira kategoria ezberdinetan. Jostaldi pilotalekua jendez gainezka agertu da goizean zehar eta publiko zabalaren artean, judogi urdinak eta txuriak nagusitu dira. Hala, lehiaketa egun osoan zehar luzatuko da gaurkoan eta bihar, stage-a izango da goizeko 09:30etik aurrera. Halaber, podiumaren berri ere emango dute biharkoan.
Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketa jokatzen ari dira gaurkoan Jostaldi pilotalekuan. Hainbat herrialdeetatik etorritako gazteak -kadeteak, hain zuzen- lehiatzen ari dira kategoria ezberdinetan. Jostaldi pilotalekua jendez gainezka agertu da goizean zehar eta publiko zabalaren artean, judogi urdinak eta txuriak nagusitu dira.
Hala, lehiaketa egun osoan zehar luzatuko da gaurkoan eta bihar, stage-a izango da goizeko 09:30etik aurrera. Halaber, podiumaren berri ere emango dute biharkoan.


