‘Ikusteko Musika-Entzuteko Artea’ erakusketa inauguratuko dute 12an
Soinuenea Fundazioak, Herri Musika Bildumak izenburupean, Herri Musika Jardunaldien 11. aldia antolatu du. Jardunaldi horien barruan, erakusketa jarriko du udaletxeko areto nagusian: Ikusteko Musika-Entzuteko Artea. Hilaren 12an inauguratuko dute, 19:0...
Soinuenea Fundazioak, Herri Musika Bildumak izenburupean, Herri Musika Jardunaldien 11. aldia antolatu du. Jardunaldi horien barruan, erakusketa jarriko du udaletxeko areto nagusian: Ikusteko Musika-Entzuteko Artea.
Hilaren 12an inauguratuko dute, 19:00etan. Bertan izango dira Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarza bildumaren jabeak bisita gidatu bat ematen, eta ondoren mokadu bat eskainiko du fundazioak.

