III. Futbol Txapelketa Kulturanitza jokatzen ari dira Pinudian
Hamar talde lehiatzen ari dira Lakaxita gaztetxeak antolatutako III. Futbol Txapelketa Kulturanitzean. Denera, 70 bat lagun parte hartzen ari dira. Hala, adin txikiko zentro bateko eta adin nagusiko talde marokiar bana, kolonbiar talde bat, Italiar jatorriko gizon bat eta bertako hainbat eta hainbat gazte lehiatzen ari dira Pinudiko txapelketan. Halaber, goizean izandako ezbehar baten berri eman dute gaztetxeko kideak. Izan ere, argazkiak ateratzen ari zen lagun batek pilotakada jaso du aurpegian eta hortz bat hautsi du. Hala ere, goiza ezbehar gehiagorik gabe igarotzen ari da eta partiden ondotik, gaztetxera joango dira parte hartzaileak bazkaltzera. Hasiera batean, norberak bere ekarpena egin behar zuen arren, gaztetxean bertan bazkaltzeko zerbait prestatzea aurreikusi dute gazteek.
Hamar talde lehiatzen ari dira Lakaxita gaztetxeak antolatutako III. Futbol Txapelketa Kulturanitzean. Denera, 70 bat lagun parte hartzen ari dira. Hala, adin txikiko zentro bateko eta adin nagusiko talde marokiar bana, kolonbiar talde bat, Italiar jatorriko gizon bat eta bertako hainbat eta hainbat gazte lehiatzen ari dira Pinudiko txapelketan.
Halaber, goizean izandako ezbehar baten berri eman dute gaztetxeko kideak. Izan ere, argazkiak ateratzen ari zen lagun batek pilotakada jaso du aurpegian eta hortz bat hautsi du. Hala ere, goiza ezbehar gehiagorik gabe igarotzen ari da eta partiden ondotik, gaztetxera joango dira parte hartzaileak bazkaltzera. Hasiera batean, norberak bere ekarpena egin behar zuen arren, gaztetxean bertan bazkaltzeko zerbait prestatzea aurreikusi dute gazteek.


