Gazte Izanak-ek, auzoetako ordezkari berriak aukeratuko ditu
Gazte Izanak Zahar Saridunen Elkarteak jakinarazi duenez, auzoetako ordezkari berriak hautatuko ditu hilabete honetan. Hau izango da egutegia: Hilaren 13an: Arragua eta Ugaldetxokoak. Hilaren 14an: Iturriotz eta Altzibarkoak. Hilaren 15ean: Karrika et...
Gazte Izanak Zahar Saridunen Elkarteak jakinarazi duenez, auzoetako ordezkari berriak hautatuko ditu hilabete honetan. Hau izango da egutegia:
- Hilaren 13an: Arragua eta Ugaldetxokoak.
- Hilaren 14an: Iturriotz eta Altzibarkoak.
- Hilaren 15ean: Karrika eta Ergoiengoak.
- Hilaren 16an: Gurutze eta Elizaldekoak.
Ordezkari horiek aukeratzeko bilera guztiak 17:00etan egingo dituztela jakinarazi dute erretiratuen elkartetik.

