Baserritar jantziak egiteko ikastaroa antolatu dute berriro
Iaz bezala, aurten ere baserritar jantziak egiteko ikastaroa antolatu du Alkartasuna Dantza Taldeak. Bertan, jantzi berriak egiteko, edota etxekoak moldatzeko eta birziklatzeko aukera izango da. Hilaren 12an hasiko da ikastaroa, eta abenduaren 13an buk...
Iaz bezala, aurten ere baserritar jantziak egiteko ikastaroa antolatu du Alkartasuna Dantza Taldeak. Bertan, jantzi berriak egiteko, edota etxekoak moldatzeko eta birziklatzeko aukera izango da.
Hilaren 12an hasiko da ikastaroa, eta abenduaren 13an bukatu, “San Tomaserako jantziak prest izateko”. Parte hartu nahi dutenek, bi aukera izango dituzte eskoletarako: astelehen eta asteazkenetan, edota astearte eta ostegunetan, Antxoko azokan, 18:30etik 20:30era. Prezioa 25 eurokoa da.
Izena emateko hiru aukera eman dituzte antolatzaileek: alkartasuna[abildua]alkartasuna.org helbidera idaztea; 676 70 18 69 (Ainhoa) zenbakira deitzea, edo Facebook bidez Alkartasuna Dantza Taldearekin harremanetan jartzea (bilatu Alkatasuna euskal dantza taldea).